es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao
Hemen zaude > ABAO Txiki > Aplikazioak
Aplikazioak

Opera XXI-k eta ABAO Bilbao Operak tableta eta eskuko telefonoetarako bi aplikazio plazaratu ditu txikienak operaren mundu zoragarria ezagutzen has daitezen, dibertsioaren eta ikaskuntzaren ikuspuntutik, eta, era berean, irakasleek tresna lagungarri bat izan dezaten beren hezkuntza-jardueran. Aplikazio biak, "Play Opera" eta "Vamos a la Ópera" izenekoak, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat daude gomendatuta, ez dute hirugarrenen publizitaterik eta IOS eta Android sistemetarako eskura daitezke.

Lirikaren sustapena eta hedapena da, bereziki publiko berriak sortzeari dagokionez, proiektu honen oinarrizkoetako printzipioetako bat. Aplikazio biak dohainik deskarga daitezke, gaztelaniaz, katalanez, galegoz, euskaraz eta ingelesez.


Vamos a la Ópera
"Vamos a la Ópera" aplikazioaren proposamena da ikasle-talde batekin batera joatea opera-antzoki bat bisitatzera. Gida jator baten eskutik, taldeak ondokoak ezagutuko ditu: operaren historia eta jatorria, operaren generoak eta gaiak, generoaren ordezkari nagusiak, antzerki-egitura, abeslari liriko motak, koroa, balleta eta figurazioa, orkestra eta bere osagaiak, eszena-zuzendariaren lana, teknikarien lana (jostunak, tramoiariak, argitzailea, eszenografia, modista, figuringilea, makillajea eta karakterizazioa) eta opera-konpositore nagusiak.
Aplikazioa 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat dago gomendatuta.

  
Doako bertsioa Espainian bakarrik eskuragarri, gaztelaniaz, euskaraz, katalanez, galegoz eta ingelesez.



Play Opera
"Play Opera" aplikazio musikal berritzaileak narrazioa, animazioa, elkarreragina eta musika uztartzen ditu. Gai bakoitzak dagokion operako pertsonaien fitxa eta obraren sinopsi bana jasotzen ditu: Txirula Magikoa, Wolfgang Amadeus Mozartena, Violeta Lópizek ilustratu du; Turandot, Giacomo Puccinirena, Pablo Auladellek; Cenerentola, Gioachino Rossinirena, Marina Anayak; Rigoletto, Giuseppe Verdirena, Mikel Casalek; eta Luisa Fernanda zarzuela, Federico Moreno Torrobarena, Ricardo Cavolok.

  
Doako bertsioa Espainian bakarrik eskuragarri, gaztelaniaz, euskaraz, katalanez, galegoz eta ingelesez.