Jessica Pratt
Ingalaterran jaioa eta Australian hazia, Jessica Pratt errepertorio belcantistako soprano erreferenteetako bat da. Italian ikasi ondoren, Renata Scottorekin eta Gianluigi Gelmettirekin hobetu zuen bere prestakuntza Erromako Teatro dell’Operan; gaur egun, Lella Cuberlirekin prestatzen ditu bere rolak. Europan debutatu zuenetik, 2007an Lucia di Lammermoor interpretatuz, agertoki ugaritan aritu da, hala nola Accademia Nazionale di Santa Cecilia, Arena di Verona, Gran Teatre del Liceu, Royal Opera House Covent Garden, Staatsoper Hamburg, Madrilgo Errege Antzokia, Teatro alla Scala, Teatro di San Carlo, Metropolitan Opera eta Théâtre des Champs-Élyséesen. Beste zuzendari batzuen artean, Carlo Rizzi, Daniel Oren, Daniele Gatti, Gustavo Dudamel, Ivor Bolton, Kent Nagano, Marc Minkowski, Riccardo Frizza, Roberto Abbado, Sir Colin Davis eta Zubin Mehtarekin egin du lan. Bere errepertorioak 48 pertsonaia biltzen ditu, eta horien artean Lucia Ashton, Amina eta Elvira nabarmentzen dira. Bere diskografian, Rossini, Vaccaj, Bellini eta Donizettiren grabazioak daude, baita Serenade diskoa ere. La Siola d’Oro “Lina Pagliughi” eta soprano onenaren Oscar della Lirica sariak irabazi ditu, besteak beste.