ASMIK GRIGORIAN-EN ETA LUKAS GENIUŠAS-EN ERREZITALA
Asmik Grigorianek 2027ko apirilaren 10ean debutatuko du ABAO Bilbao Operan, errezital bat eskainiz, non bere alderik intimo eta adierazkorrena agertuko duen, Lukas Geniušas pianistak lagunduta, nazioarteko areto erreferenteetan sarritan egiten duten bezala.
Kritikak «egungo eszenako talentu dramatiko bizienetakoa» (The New York Times) izendatua, emanaldiz emanaldi dabil etengabe eta erreferentziako artista bihurtu da Salome, Jenůfa, Rusalka zein Madama Butterfly-ko pertsonaia ikonikoetan. Datozen hilabeteetan, Frankfurt, Baden-Baden, Metropolitan, Budapest, Viena, Maggio Fiorentino, Graz, Munich, Salzburgo eta Bayreuthen abestuko du.
Errezital honek emanaldi bakarra izango du, bazkide-abonamendutik kanpo, BBVA Fundazioaren babesarekin.
Programa