Asmik Grigorian *
Asmik Grigorian soprano lituaniarra “talentu dramatiko bizienetakoa” izendatu du kritikak (The New York Times), bere ahots indartsuagatik eta paregabeko moldakortasunagatik. Wiener Staatsoper, The Metropolitan Opera, Salzburgoko Jaialdian eta Teatro alla Scalan ohikoa, Vilnius City Operaren kide sortzailea izan zen. Bi aldiz jaso du Golden Stage Cross saria, (Lituaniako nagusia), baita Austrian Music Theater Award (2019), Ópera XXI (2022) eta Opus Klassik (2023) aitorpenak ere. 2024an, Österreichischer Musiktheaterpreis (Epaimahaiaren Saria) irabazi zuen; eta 2025ean, Der Faust saria Hanburgon antzeztutako Salomegatik. 2025/26an, Errege Antzokira itzulita, Desdemona (Otello) abestu zuen, eta, besteren artean, Cio-Cio San, Salome, Lady Macbeth, Manon Lescaut eta Tatiana pertsonaiei heldu zien. Errezitaletan, Lukas Geniušasekin kolaboratzen du; Alpha Classics diskoetxearekin Dissonance eta Laws of Solitude argitaratu ditu. Kontzertuetan, Strauss eta Verdiren Requiem interpretatzen ditu, eta Una Diva is Born aurkezten du. Elektra, Macbeth eta Rusalka lanen DVDetan parte hartu du.