El sastrecillo valiente
Etcétera konpainiak eta Enrique Lanzek Grimm anaien kontakizun tradizionalean oinarrituta sortutako ipuin musikala. Antzoki bateko jostundegian, txotxongiloek, itzalek, proiekzioek, aktoreek eta ganbera-orkestra batek Tibor Harsányren musikaz garatzen dute ikuskizuna.
Iraupena: 55 min
Adina: 4 urtetik gora
Familia-saioak: 2027ko maiatzak 8 (18:00) eta 9 (12:00)
Eskola-saioa: 2027ko maiatzak 10 (11:00)
Grimm Anaien ipuin tradizional batean oinarrituriko ipuin musikala. Bertan, zazpi kolpe batez hiltzearen ondorioz ausartzat jotzen duten sastre baten istorioa kontatzen da. Zazpi horiek euliak ziren! Orduan hasiko dira arazoak, erraldoi batekin borrokatu beharra ekarrita… Ipuina antzoki bateko jostundegian antzeztuko da, eta musika, txotxongiloak, itzalak, proiekzioak eta ganbera-orkestra bat agertuko dira bertan.
Gaztelaniazko narrazioa.
Denboraldi honetan ere, ABAO Bilbao Operak eta Bizkaibusek elkarlanean jarraituko dute Bizkaiko gazteen artean garraio publikoaren erabilera eta operarekiko zaletasuna aktibatzeko, «Bizkaibusek operara hurbiltzen zaitu» kanpainaren bidez. Ekimenak mugikortasun jasangarriaren eta ingurumenarekiko errespetuaren inguruko balioak sustatzea du helburu.