Enrique Lanz

Enrique Lanz

Eszena-zuzendaritza

Enrique Lanz (Granada, 1964) Etcétera konpainiako zuzendaria da, 1981etik, musikari lotutako txotxongilo eta objektuen antzerkigintzakoa konpainia erreferentekoa, hain zuzen ere. Bere lehen ikuskizunen ondoren, Sypnosis eta Trans, bere lanak nazioarteko jaialdi garrantzitsuetan aurkeztu zituen. 1997an, Pedro y el lobo zuzendu zuen, 1999an haurrentzako antzezlan onenaren Teatralia sari nazionala jaso zuena eta, harrezkero, Espainian, Europan eta Amerikan antzeztu izan dena. Bere ibilbide eszenikoak harreman estua du musika-errepertorioarekin; horren adibide dira, besteak beste, La serva padrona, Historia de Babar el elefantito, Soñando el carnaval de los animales, El retablo de maese Pedro eta El sastrecillo valiente. El retablo de maese Pedro obragatik eszena-zuzendari onenaren Bartzelonako opera-kritikaren saria jaso zuen 2008-2009 denboraldian. Pedagogiaren alorrean, erakusketen komisariotzan eta ikus-entzunezkoen sorkuntzan ere lan egiten du.

ABAO-OLBE

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.