Emiliano Suárez
Emiliano Suárez Pascual, 1976an Bilbon jaioa, OperaGarageko zuzendari artistikoa da, eta arte garaikideari eta musika-sorkuntzari eskainitako Madrilgo Garaje Lola gunearen jabea eta bertako zuzendari artistikoa. 2016tik, eszena-ekoizpenaren eta -zuzendaritzaren esparruan garatzen du bere jarduera, gune alternatiboetan, opera-erakusketako formatu berriak aztertuz eta publiko berriak sortuz. Publizitatean, Harreman Publikoetan eta Kazetaritzan lizentziatua, bere lan-ibilbidea Publizitatean hasi zuen, eta gerora bere musika-prestakuntza Suso Mariáteguirekin kantu lirikoa ikasiz osatu zuen, baita Josefina Arregui, Vicente Sardinero, Ramón Vargas eta Alfredo Krausen eskola magistralak jasoz ere. 2000. urtean, Lyric Opera of Chicagoko Komunikazio Sailean hasi zen lanean, non mezenasgoko proiektuetan eta Graham Vick, Mark Lamos, Christopher Alden eta Richard Jonesen ekoizpenetan laguntzaile artistiko lan egin zuen. OperaGaragerekin, La bohème, Lucia di Lammermoor, Rigoletto eta Tosca eszenaratu ditu. 2024an, ABAO Bilbao Operaren denboraldia inauguratu zuen Don Pasquale-rekin. Gerora, honako hauek zuzendu ditu: Quien porfía mucho alcanza Sevillan, Jenůfa Coruñan eta Manon Lescaut, Oviedoko Operaren eta ABAO Bilbao Operaren koprodukzioa. Bere hurrengo proiektuetako batzuk Owen Wingrave, Adriana Lecouvreur, Lohengrin eta Werther dira.