Carles Berga
Bartzelonan jaioa, 1978an, Carles Berga Arkitekturan lizentziatu zen Ramon Llull Unibertsitatean, 2005ean. Ikasten ari zela, La Fura dels Bausekin eta Alfons Floresekin kolaboratu zuen, haientzako hainbat diseinu eszenografiko eginez. Buenos Airesko Colón Antzokian debutatu zuen, 2013an, Wagnerren tetralogiarekin, Valentina Carrascoren zuzendaritzapean. Orduz geroztik, eszenografo-ibilbide luzea egin du opera-ekoizpenetan, zineman, museo, ekitaldi handi, instalazio eta kontzertuetan. Obra askotarako eszenografiak sortu ditu, besteak beste: Luisa Miller Palau de les Arts de Valèncian, La forza del destino Opernhaus Zürichen, Fidelio Opéra National de Bordeauxen, Lucrezia Borgia Erromako Operan, Nixon in China Parisko Opéra Bastillen, La fanciulla del West Turingo Operan, Turandot Gran Teatre del Liceun, Aida Sferisterio di Maceratan, La favorite Bergamon, Die Zauberflöte Triesteko Verdi Antzokian, The Turn of the Screw Lyongo Opera Nazionalean, Proserpine Erroman eta La bella dormente nel bosco Estrasburgon. Alor lirikotik kanpo egin dituen lanen artean, Amerika Koparen inaugurazio-ekitaldia Bartzelonan, Malinche, Nacho Canorena, Interior Berlanga erakusketa CaixaForumen eta 2018ko Goya sariak nabarmentzen dira.