Bruno de Simone

Bruno de Simone

Baritono

Napolin jaioa, Bruno de Simone erreferentetzat jotzen da errepertorio belcantistan, eta nazioarteko eszena lirikoko abeslari-antzezle apartenetakotzat. Ikasketa klasikoak egiten eta unibertsitatean Zuzenbidea ikasten ari zela, ahots-prestakuntza hasi zuen Marika Rizzorekin, eta gero Sesto Bruscantinirekin hobetu zuen, bere errepertorioaren garapenean funtsezko maisua izan denarekin, hain zuzen ere. Italiako eta nazioarteko hainbat lehiaketa irabazi ondoren, laster nabarmendu zen dramma giocoso eta opera bufoaren interprete gisa, eta bere ibilbidean bereziki espezializatu da Rossiniren obrak —haren rol ugari antzeztu ditu— eta Donizettirenak kantatzen. Agertoki oso prestigiotsuetan abestu du: Teatro alla Scala, Teatro di San Carlo, Pesaroko Rossini Opera Festival, Arena di Verona, Opernhaus Zürich, La Fenice Antzokia, Opéra Bastille, Gran Teatre del Liceu, Errege Antzokia, Wiener Staatsoper, Bayerische Staatsoper, San Francisco Opera, Washington Opera eta ABAO Bilbao Opera. Bere ibilbidean, zuzendari ugarirekin egin du lan, hala nola Claudio Abbado, Riccardo Chailly, Daniele Gatti, Jesús López Cobos, Zubin Mehta, Riccardo Muti, Daniel Oren eta Alberto Zeddarekin. Jaso dituen sarien artean aipagarriak dira Tiberini d’Oro, Rossini d’Oro, Alfredo Catalani-Città di Lucca, Cimarosa eta Le Muse. Gainera, irakaskuntza-lan garrantzitsua egiten du, eta Accademia del Maggio Musicale Fiorentinon Kantu eta Ahots-interpretazioko irakaslea da.

ABAO-OLBE
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.