Albert Faura
Bartzelonan jaioa, Albert Faurak Argiztapen-diseinua ikasi zuen Bartzelonako Institut del Teatren, eta British Councilek Londresen antolatutako antzerki-argiztapenari buruzko nazioarteko ikastaroa egin zuen. Bere ibilbidean, Josep Maria Flotats, Sergi Belbel, Bigas Luna, Nicolas Joel, Marco Antonio Marelli eta Emilio Sagi zuzendariekin egin du lan; Ezio Frigerio, Antonio Andújar, Paco Azorín, Montse Amenós, Frederic Amat eta Daniel Bianco eszenografoekin; eta Cesc Gelabert eta Ramon Oller koreografoekin, besteak beste. Bere lana hainbat erakundetan aurkeztu da, hala nola Teatre Nacional de Catalunya, Bartzelonako Grec Festibala, Errege Antzokia, Gran Teatre del Liceu, Washington National Opera, Parisko Opera Nazionala, Maggio Musicale Fiorentino eta Houston Grand Operan, besteren artean. Hainbat sari jaso ditu bere lan artistikoagatik. Operan eta zarzuelan egin berri dituen lanen artean aipatzekoak dira Salome Buenos Airesko Colón Antzokian, Pepita Jiménez eta La rosa del azafrán Zarzuelako Antzokian, Otello Bilbon, Marina, La verbena de la Paloma, La bella Susona, La traviata, Trato de favor eta La torre de Nadal. Antzerki musikalean, El día de la marmota, Mar i cel eta The Producers ekoizpenetan hartu du parte.