Operazaleentzako opari ezin hobea. Ezagut itzazu eskaintzen ditugun aukerak eta formatuak oparia hartzailearen lehentasunetara egokitzeko.
Urriaren 20an, astelehenean, Radio Clásica eta ABAO Bilbao Opera programazio berezi batean bildu ziren 2025-2026 74. Opera-denboraldiaren hasiera ospatzeko.
Denboraldia abiatuko duen opera aurkeztu eta gero, La forza del destino, hain zuzen ere, Radio Clásicak bere programazioko «Maestros cantores» saioa grabatu zuen, Ricardo de Cala kultur kritikari eta dibulgatzaileak zuzendua eta aurkeztua, non zuzeneko elkarrizketak eta musika-emanaldiak eskaini ziren.
BBVA Fundazioak Bilbon duen egoitzan zuzenean grabatua, saioa II. Ekitaldiko “Vergine degli angeli” aria ederrarekin hasi zen, Carmen Solísek abestuta, hark antzeztuko baitu Donna Leonora rol protagonista, pianoan Iñaki Belaskok lagunduta. Sopranoak aipatu operari eta pertsonaiari buruz duen ikuspegia azaldu zion aurkezleari, eta bere hurrengo konpromisoen berri eman zion.
Saioaren atalik instituzionalenean, Laura Poderoso BBVA Fundazioko zuzendariordeak, Juan Carlos Matellanes ABAO Bilbao Operako presidenteak eta Cesidio Niño elkarteko zuzendari artistikoak hartu zuten parte.
Bigarren emanaldian, Angelo Villari tenorrak (Don Alvaro) eta Juan Jesús Rodríguez baritonoak (Don Carlo di Vargas) III. Ekitaldiko duo zirraragarria kantatu zuten, pianoan Iñaki Belaskok lagunduta. Ondoren, solaskideen mahaira batu ziren.
Ricardo de Calak Bilboko tradizio verdiar aparta ekarri zuen gogora, “Urna fatale del mio destino” eta “La vita e inferno” piezak eskainiz, Ettore Bastianinik eta Franco Corellik abestuak.
«Maestros cantores» saioa gaurko 13:00etatik aurrera entzun ahal izango da Radio Clásicaren webgunean: https://www.rtve.es/play/audios/maestros-cantores/