ABAO BILBAO OPERA-K KULTUR ERAKUNDEAREN OHOREZKO SARIA JASO DU 脫PERA XXI SARIEN AZKEN EDIZIOAN

Sariak ABAO Bilbao Operaren kudeaketa eraginkor eta iraunkorra aitortu du, erakunde pribatua dela aintzat hartuta, eta Elkartea euskal eta espainiar kultur sektoreko ezinbesteko aktibo gisa nabarmendu du.

脫pera XXIeko Batzarrak, urriaren 26an bilduta, aho batez izendatu ditu 脫pera XXI sarien seigarren edizioko ohorezko hirurak: ibilbide profesionalari, kultur erakundeari eta mezenasgo-erakundeari, guztiak ere Espainiako jarduera lirikoa sustatzeko egiten duten lan bereziagatik nabarmenduak.

ABAO Bilbao Operak Kultur Erakundearen Ohorezko atalean jaso du saria, Bilboko Elkartea profesionalak eta lirikazale amorratuak biltzen dituen talde handi batek osatutako erakunde pribatua dela nabarmenduta, kudeaketa-eredu eraginkor eta iraunkorraren bitartez urteen poderioz euskal eta espainiar kultur sektoreko ezinbesteko kide bihurtu dena.

Ibilbide Profesionalaren Ohorezko Saria Joan Pons baritonoak jaso du, herrialdeko ahots nagusietakoak, hain zuzen ere, mundu osoko agertokirik garrantzitsuenetan lau hamarkadatik gorako ibilbidea egin duenak.

Idealista enpresak, bere jarduera higiezinen merkatuan garatzen duenak eta bere gizarte-erantzukizun korporatiboko helburuen artean kultur proiektuak zabaltzeko eta garatzeko ekimenei laguntzea duenak, Mezenasgoko Ekimen Onenaren Ohorezko Saria jaso du. idealistak 2021. urtetik babesten du ABAO Bilbao Operaren proiektu kultural, artistiko eta soziala.

Lirikaren sari nazionalek, 脫pera XXI izenekoek, beste hamabost kategoria dituzte artista espainiarren talentua aitortzeko, baita 2022-2023 denboraldian operan parte hartu duten profesionalen balio tekniko eta sortzailea nabarmentzeko ere.

Epaimahaia, kazetari eta musika-kritikari entzutetsuek osatua, datorren urtarrilean bilduko da sari horien irabazleak izendatzeko, eta 2024ko irailean banatuko dituzte Madrilgo Zarzuelako Antzokian.
脫pera XXI sariak, INAEMen babesa dutenak, 脫pera XXI Elkartearen ekimena dira, egun lurralde nazional osoko 27 antzokik, denboraldik eta jaialdik osatzen dutenarena, eta haien xedea da, batetik, Espainiako jarduera liriko bizia balioestea, eta, bestetik, denboraldiz denboraldi Espainiako agertokietan gozatzen den talentu artistiko eta sortzailea aitortzea.

ABAO Bilbao Operak bereziki eskertzen du jasotako saria, Elkarteak kulturaren eta operaren zerbitzura egiten duen ekarpena eta haiekiko duen konpromisoa nabarmentzen dituelako, Bilbo eta bertako esparru lirikoa gizarte osora proiektatzeaz gain.


BETI EGUNEAN EGON ETA ABANTAILA BEREZIEZ GOZATU NAHI?
EGIN ZAITEZ ABAOko BAZKIDE