ÓPERA Y +

"Ópera y +" programak, ABAO Bilbao Operak ospitale-humanizazioa bultzatzeko sortutako jarduerak, zeina EDP Fundazioarekin, “la Caixa” Fundazioarekin eta Zabalgarbirekin batera Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean garatzen duen, gizarte- eta kultura-ekimen honetan parte hartzen duten unitate eta zerbitzuetako langile soziosanitarioen babesa jaso du, eta, horrela, opera-erakundeak garatzen dituen jarduerak eta hartzaileei dakarzkieten onurak berretsi ditu.

Proiektuaren zortzigarren edizioari Ospitaleko unitate eta zerbitzu gehiago batu zaizkio, eta, egun, hauexek parte hartzen dute: Nefrologia, Eguneko Ospitalea, Hesteetako Gaixotasun Inflamatorioko Unitatea, Pediatria, Neonatologia, Barne Medikuntza, Pneumologia, Onkologia, Onkologia Erradioterapikoa, Onko-Hematologia eta zainketa aringarrien ibilbidea. Ondorioz, onuradun-kopurua nabarmen handitu da.  

2015. urtetik, operan ardaztutako gizarte-, pedagogia- eta kultura-programa honek, opera inklusiorako eta norberaren garapenerako tresnatzat jotzen duenak, berrogeita hamar jarduera inguru sustatzen ditu, ospitale barruan zein kanpoan, paziente, senide eta ospitaleetako langileek hiriko kultur jardueretan parte hartuz normalizaziorantz egin dezaten bere bizitzan.


BETI EGUNEAN EGON ETA ABANTAILA BEREZIEZ GOZATU NAHI?
EGIN ZAITEZ ABAOko BAZKIDE