OPERAREN MUNDUKO EGUNA 2022

Ópera XXI elkarteko kide diren antzoki eta denboraldiak Operaren Nazioarteko Eguna ospatzen ari dira

Aste honetan, ABAO Bilbao Operak bat egingo du, Espainiako antzoki liriko nagusiekin batera, Operaren Nazioarteko Eguneko deialdiarekin. “Unboxing Opera” lelopean, mundu osoko antzokiek jarduerak antolatu dituzte “norbaitek zerbait berria ezagutzean senti ditzakeen zirrara eta garra” partekatzeko.

Urriaren 25a aukeratu zuten Ópera América, Ópera Latinoamérica eta Ópera Europa erakundeek generoa sustatzeko, eta UNESCOk jada berretsi du ofizialki izenda dadin. Data Georges Bizet konpositore frantziarraren eta Johann Strauss II.a bals-egile ezagunaren jaiotzaren urteurrenarekin bat dator. Aurten, munduko erakunde lirikoek publikoak opera edo zarzuela ezagutzen duen edo antzokietan bisitariek itxita izan ohi dituzten eremuetan sartzeko aukera duen lehendabiziko aldi hori nabarmendu dute.

Urtero bezala, antzoki eta denboraldi lirikoen antolatzaile nagusiek ospakizunaren zerbitzura jarri dituzte beren sormena eta bitartekoak, hainbat jardueraren bidez: kontzertuak, zozketak, deskontuak, multimedia edukiak, bideoak edo podcastak, entseguetarako bisitak, hitzaldiak eta solasaldiak.

Atzo, ABAO Bilbao Operak deskontu berezia eskaini zien zaleei Belliniren I Puritani arrakastatsuaren azken emanaldirako: gaurko, asteleheneko, opera-emanaldirako bi sarrera erosita, bigarrenak % 50eko deskontua izango du.

Hauek dira Operaren Nazioarteko Eguna ospatzeko egingo diren ekimenetako batzuk. Gainera, Ópera XXIen eta hura osatzen duten antzoki eta denboraldien kanal sozialek bazkideek utzitako materialez sortutako bideo bat zabalduko dute, “opera ezagutzeak sortzen duen zirrara” adierazteko.

BETI EGUNEAN EGON ETA ABANTAILA BEREZIEZ GOZATU NAHI?
EGIN ZAITEZ ABAOko BAZKIDE