ABAO BILBAO OPERAREN “ÓPERA Y +” PROGRAMA, 2024KO NEW MEDICAL ECONOMICS SARIETARAKO HAUTAGAI

New Medical Economics argitalpenak, osasun-gaietan espezializatuak, 2024ko Sariak banatuko ditu osasun-arloko profesionalen, konpainien, Administrazioaren eta Espainian Biomedikuntza eta Osasunaren Zientziak garatzen nabarmenki lagundu eta pazientearen ikerketa-, berrikuntza- eta esperientzia-arloetan kudeaketa-jarduera betetzen duten erakunde guztien artean.

Sariak, 2019an sortuak, hastapenetik izan dira errespetatuak eta prestigiotsuak osasungintzako profesionalen artean. Berrikuntzan, humanizazioan, kalitatean eta pazienteen arretan aurrera egiten ahalegintzen diren erakundeak publikoki saritzen eta aintzatesten dituzte.

Osasun-laguntzaren humanizazioak pazientea gizaki oso gisa tratatzea du helburu; hots, haren egoera klinikoa ez ezik, testuinguru sozial, kultural eta emozionala ere aintzat hartzea. Hain zuzen ere, esparru horretan batu dira Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIaren humanizazio-estrategia eta ABAO Bilbao Operaren ikuspegia arteari eta kulturari dagokienez, gizarte osoarentzako ondasuntzat jota.

“Ópera y +” programaren ardatza gaixotasun kronikoak dituzten pazienteak eta haien familiak dira, baita haur eta jaioberrien arreta ere. Onuradunek ABAOren opera-denboraldiarekin lotutako jarduerak egiten dituzte, ospitale barruan nahiz kanpoan, besteren artean tailer monografikoak eta hitzaldiak, bisita gidatu pertsonalizatuak, opera-emanaldiez eta ikuskizunez gozatu, jaioberrientzako kantu-tailerrak...

Gizarte-balioa duen proposamenak, berritzaile eta iraunkorrak, 400 jarduera baino gehiago egin ditu, 10.000 onuradunekin baino gehiagorekin, sortu zenetik.

Ekimenaren zeregin nagusia da hainbat arreta-alorretako paziente, familia eta langileengan ongizate emozionala bultzatzea, eta kultura eta lirika haien eskura jartzea; zehazki, unitate hauetakoei: Jaioberrien Unitatea, Pediatria, Ospitale Eskola, Nefrologia, Eguneko Ospitalea, Hesteetako Gaixotasun Inflamatorioko Unitatea, Barne Medikuntza, Pneumologia, Onkologia, Onkologia Erradioterapikoa eta Zainketa Aringarriak.

Programa, gaur egun X. edizioa duena, diziplina anitzeko talde batek garatzen du, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko profesionalek, aipatu ospitale-unitateetako medikuntza- eta erizaintza-arduradunek, Berrikuntza eta Kalitateko Zuzendariordetzako teknikariek, eta hezkuntzan, pedagogian eta musikan espezializatutako ABAO Bilbao Operako pertsonek osatuak, “la Caixa” Fundazioa eta Zabalgarbi babesleen laguntzarekin.

Saria herri-bozketa bidez erabakitzen da webgunearen bitartez aurkeztutako hautagaitzen artean: https://www.newmedicaleconomics.es/registro-votacion-premios-nme-2024

Bozkatzeko epea irailaren 30ean amaituko da


BETI EGUNEAN EGON ETA ABANTAILA BEREZIEZ GOZATU NAHI?
EGIN ZAITEZ ABAOko BAZKIDE