Operazaleentzako opari ezin hobea. Ezagut itzazu eskaintzen ditugun aukerak eta formatuak oparia hartzailearen lehentasunetara egokitzeko.
Bilbon, 2026ko urtarrilaren 14an. ABAO Bilbao Operak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) bi erakundeen arteko harreman artistiko historikoa sendotzen eta eguneratzen duen eta nork bere entzuleentzako abantailak handituko dituen lankidetza-hitzarmena sinatu dute.
ABAO Bilbao Operak BOS izendatu du bere opera-denboraldien orkestra nagusi. Izendapen horrek bi erakundeek ABAOren 1953ko lehen denboralditik duten etengabeko lankidetza aitortzen du. Lankidetza horri esker, BOSek 75 urtez parte hartu ahal izan du elkarteak antolatutako opera-denboraldi guztietan.
Akordio horren esparruan, BOSek ABAOren orkestra gisa parte hartuko du denboraldi bakoitzeko hiru opera-ekoizpenetan. Hala, obra horiek ABAOk berak prestatu, koordinatu, gauzatu edo ekoitzitakoak izango dira. Era berean, ahal den guztietan, ABAOk BOS ere izango du orkestra gisa denboraldian zehar antolatuko dituen ezohiko kontzertuetan.
Gainera, akordioaren arabera, % 10eko deskontu gurutzatuak egingo dira sarreren erosketan:
• ABAOko bazkideek % 10eko deskontua izango dute BOSek antolatutako edozein kontzertutarako sarreretan.
• BOSeko abonatuek % 10eko deskontua izango dute ABAOk programatutako emanaldi eta jardueretarako sarreretan.
Akordio horren bidez, ABAO Bilbao Operak eta BOSek zuzeneko musikarekin eta Bilboko eta Bizkaiko kultura-garapenarekin duten konpromisoa indartu dute. Horretarako, harreman historikoari jarraipena emango diote eta entzuleei maila goreneko programazio artistikorako sarbidea erraztuko diete.

