Operazaleentzako opari ezin hobea. Ezagut itzazu eskaintzen ditugun aukerak eta formatuak oparia hartzailearen lehentasunetara egokitzeko.
ABAO Bilbao Opera sakonki atsekabetuta dago Mario Vargas Llosa zendu delako, literatura hispanikoko ahots paregabea, ABAOren Tutto Verdi Ohorezko Batzordeko kidea 2006-2022 epealdian, eta doluminak eman nahi dizkie, bihotzez, haren senide eta lagunei.
Funtsezko obren egilea, jaso daitezkeen aitorpen guztiak jaso zituen, eta kultura unibertsalaren ezinbesteko ondarea utzi du.
Operari eta Giuseppe Verdiri zien maitasuna 2010ean ABAOn Falstaff estreinatu zenean Una lama de Bilbao liburuan musikagileari eskaini zizkion hitzetan islatzen da: 芦Haren balentria izan zen, bere sormen eta jeinu musikalak bere horretan jarraitzen zuela frogatzeaz gain, okertzeko beldurrak artista asko ausardia eta arriskatzeko grina galtzera daramatzan adinean opera komiko bat konposatuz bere burua berritzeko gai izan zela erakustea禄.
Ez adiorik, Maisua.