BANCA MARCH ETA ABAO BILBAO OPERA

ABAO Bilbao Operak eta Banca Marchek erakunde bien arteko lankidetza-hitzarmena berritu dute Euskadin kultura eta opera garatzen laguntzeko, Bilboko 73. Opera-denboraldian Elkartearen jarduera artistiko eta soziokulturalen bidez.

2023an hasitako akordioarekin jarraitzeak berretsi egiten du Banca March, banku pribatuen eta enpresentzako aholkularitzaren alorreko erakunde erreferentea, ABAO Bilbao Operaren proiektu artistiko eta sozialerako beharrezko laguntzailea dela, une erabakigarrian, non enpresen eta erakundeen parte-hartzea ezinbestekoa den proiektuak sortzeko; izan ere, bestela, zaila izango litzateke proiektu horiek aurrera ateratzea.

Juan Carlos Matellanes ABAO Bilbao Operako presidenteak nabarmendu duenez, «lankidetza-harreman honekin jarraitzea garrantzitsua da bi erakundeentzat, eta aberasgarria, erakunde liderrek ABAO Bilbao Operaren kultura- eta gizarte-proiektuarekin eta haren etorkizunarekin duten konpromiso irmoa islatzen baitu».

José Cuevas Banca Marcheko zuzendariorde nagusi albokoak eta Ondare Bankuen arloko arduradunak adierazi duenez, «Banca Marchek kulturarekin eta pertsonekin duen inplikazioa ehun urtetik gorako filosofiaren isla da, eta bezeroen, langileen, akziodunen eta gizartearen baterako hazkundea du helburu. Balio horiek, eta parekorik gabeko negozio-ereduak, erreferente bihurtu gaituzte Banku Pribatuen, Ondare Bankuen eta enpresentzako aholkularitzaren esparruan, familia-enpresetan eta familia enpresarietan arreta berezia jarrita. Zalantzarik gabe, ABAO Bilbao Operarekin dugun akordioa berritzea albiste aparta da erakunde bientzat, baina, batez ere, Bizkaiko gizartearentzat».

Banca Marchek konpromiso sendoa du Bilboko operako arte eszeniko eta kulturalen sustapenarekin eta zabalkundearekin, eta lankidetza-hitzarmena berritzeak finantza-erakundea bere jarduera garatzen duen gizartearen zerbitzura dagoela berresten du.


BETI EGUNEAN EGON ETA ABANTAILA BEREZIEZ GOZATU NAHI?
EGIN ZAITEZ ABAOko BAZKIDE