LOIOLA BAZKIDE BERRIA

ABAO Bilbao Operak eta LOIOLA promotoreak lankidetza-hitzarmena sinatu dute kulturaren eta operaren zabalkundea bultzatzeko, 74. Opera-denboraldiaren esparruan, Bazkide gisa. Akordioak, erakunde bien arteko harreman instituzionaleko lotura sortuta, eraikuntza-enpresak ABAOren proiektu artistiko eta sozialarekin duen konpromisoa indartuko du.

Altuna y Uria Taldeko kidea, LOIOLA Euskal Herriko promotore erreferenteetako bat da. 55 urtetik gorako ibilbidean, 4.000 etxebizitzako baino gehiagoko zorroa garatu du, eta Nafarroan, Katalunian eta Andaluzian egindako proiektuekin hazi egin da. Bere sustapenek kokatuta dauden eremua berroneratzearen aldeko apustua egiten dute, eta jasangarritasun eta eraginkortasun energetikoko postulatuak betetzen dituzte.

ABAO Bilbao Operak berrogeita hamar enpresa laguntzaile baino gehiago ditu gaur egun, eta horien ekarpenak, modalitate desberdinetan, erakunde publikoen ekarpenekin batera, erakundearen aurrekontuen % 26 inguru dira.

BETI EGUNEAN EGON ETA ABANTAILA BEREZIEZ GOZATU NAHI?
EGIN ZAITEZ ABAOko BAZKIDE