ABAOK RUB脡N AM脫NEN AZKEN LIBURUA AURKEZTU DU BILBON

Ekitaldia Sociedad Bilba铆na-n egin da, non ABAOko presidenteak, Juan Carlos Matellanesek, liburua aurkezteko hitz hauek esan dituen: 芦Lan hau Jos茅 Antonio Morante toreatzailearen fenomeno sozial, kultural eta artistikoan murgiltzen da禄. 芦Morante, punto y aparte禄 (Espasa, 2025) liburua berehala bihurtu da salmenta-arrakasta Estatuan.

Rub茅n Am贸nek, maisu sevillarra 芦garai guztietako toreatzailerik onena eta tauromakiaz haragoko kultuzko fenomenoa禄 dela uste duenak, La Pueblako maisuaren misterioaren atzean zer dagoen aztertu du, eta zergatik eragiten duen haren irudiak hertsiki zezenketaz edo arteaz haragoko interesa, idolo-estatusera igota lehen mailako irudi sozial, politiko eta kultural bihurtzeraino.

Ruben Am贸nek bere kazetaritza-ibilbide garrantzitsua idazle-jardunarekin uztartzen du; horren adibide, besteak beste zezenketari, futbolari, politikari eta operari buruz idatzi duen dozena bat liburu eta saiakera. Egun, La Cultureta saioa zuzentzen eta aurkezten du astero Onda Cero irratian, eta 2021etik El Hormiguero telesaioko gaurkotasun-tertulian eta Antena 3 telebista-kateko Espejo P煤blico saioan parte hartzen du.

2018az geroztik, ABAO Bilbao Operaren El ABC de la 贸pera hitzaldi-zikloan parte hartzen du, eta bertan Manon, I lombardi alla prima crociata, La fanciulla del West, Les contes d鈥橦offmann, Tosca, Rigoletto, Otello eta, joan den urtarrilean, Werther operak aurkeztu ditu.

Bere literatur ekoizpenean, honako hauek nabarmen daitezke: 芦El triunvirato. Carreras, Domingo y Pavarotti: cuando la 贸pera llena estadios禄, hiru tenorren fenomenoari eskainia; 芦Sangre, poes铆a y pasi贸n: dos siglos de m煤sica, ruido y silencio en el Teatro Real禄, antzokiaren bigarren mendeurrenaren harira; eta 芦Un coloso en el teatro del mundo禄, Pl谩cido Domingoren biografia.

BETI EGUNEAN EGON ETA ABANTAILA BEREZIEZ GOZATU NAHI?
EGIN ZAITEZ ABAOko BAZKIDE