Operazaleentzako opari ezin hobea. Ezagut itzazu eskaintzen ditugun aukerak eta formatuak oparia hartzailearen lehentasunetara egokitzeko.
Joan den otsailaren 25ean, Imanol Pradales lehendakaria ABAO Bilbao Operako Zuzendaritza-batzordearekin bildu zen, Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin batera, Gasteizko egoitzan.
Bileran, Juan Carlos Matellanes ABAO Bilbao Operako presidenteak elkartearen hurrengo helburu orokorren berri eman zien erakundeetako ordezkariei, baita adierazi ere elkarteak Eusko Jaurlaritzaren laguntza izaten jarraitu beharra duela gizarte osoari eskaintzen dizkion jardueren egonkortasuna eta etorkizuneko jarraitutasuna bermatzeko itun instituzional zabala egin ahal izateko, kudeaketa-eredu integratzaile eta iraunkorrari helduta.
Lehendakariak eta lehendakariordeak aurkeztutako dokumentazioaren gaineko interesa agertu, eta hala eskerrak nola zorionak eman zizkieten ABAO Bilbao Operako Batzordeari eta bazkideei 73 denboraldi hauetan gauzatutako proiektu artistiko, kultural eta sozialagatik. Horrez gain, etorkizunari begira aurrera jarraitzea eta arrakasta izatea opa zieten.
Bileran, ABAO Bilbao Operako presidenteaz gain, Zuzendaritza-batzordeko kideak izan ziren: Javier Hernani, Guillermo Ib谩帽ez, Maria Victoria Mend铆a, Jos茅 Mar铆a Bilbao eta Maria 脕ngeles Mata.