OLBE - IMQ AKORDIOA

IMQ, osasun-arloko konpainia liderra Euskadin, ABAO Bilbao Operaren babesletza-programari atxiki zaio, laguntzaile gisa, eta, horrela, opera-erakundearen proiektu kultural eta artistikoa babesteko asmoa berretsi du.

Hitzarmena Beatriz Astigarraga IMQko presidenteak eta Juan Carlos Matellanes ABAO Bilbao Operako presidenteak sinatu dute.

IMQk, euskal gizartearekin duen konpromiso errotuaren ildotik, aktiboki parte hartzen du, sortu zenetik, Euskadiko gizarte-, zientzia-, kirol- eta kultura-bizitzan, komunitatearen aldeko hainbat ekimen babestuz edo lagunduz.

Akordioak, zeinaren bidez osasun-zerbitzuen aseguramendu pribatuaren alorreko konpainia liderrak 71. Opera-denboraldiarekin bat egin duen, harreman instituzional mailako lotura sortu eta IMQk ABAOren proiektu artistiko eta soziala babesteko duen konpromisoa sendotu du, gizartean balioa sortzeaz eta bai kulturaren bai operaren sustapenari eta garapenari laguntzeaz gain.

Hitzarmen hau kontuan hartuta, une honetan berrogeita hamar enpresa baino gehiago ari dira ABAO Bilbao Opera babesten, nor bere modalitatearen arabera. Babesle berrien atxikimenduak, lehendik daudenen fideltasunak eta erakunde publikoen ekarpenek elkartearen aurrekontuen % 26 inguru osatzen dute.

BETI EGUNEAN EGON ETA ABANTAILA BEREZIEZ GOZATU NAHI?
EGIN ZAITEZ ABAOko BAZKIDE