Operazaleentzako opari ezin hobea. Ezagut itzazu eskaintzen ditugun aukerak eta formatuak oparia hartzailearen lehentasunetara egokitzeko.
ABAO Bilbao Operak eta Ibarreta Dentalek izenpetu berri duten lankidetza-hitzarmenaren ondorioz, Bilboko odontologia-klinika bazkide gisa batuko zaio ABAOren 73. Denboraldiari.
Hitzarmena izenpetzeko ekitaldian, Juan Carlos Matellanesek, ABAO Bilbao Operako presidenteak, eta Jes煤s Llonak, Ibarreta Dentalen jabeak, hartu dute parte.
ABAO Bilbao Operaren babesletzara-programara atxikita, Ibarreta Dentalek haren proiektu kultural eta artistikoari emandako babesa sendotuko du, Bilboko operarekin lotutako jarduera kultural, hezigarri, didaktiko eta sozialen testuinguruan parte hartuz.
Juan Carlos Matellanes ABAOko presidenteak babes pribatuak elkartearen eredu korporatiboan duen garrantzia azpimarratu du, bai eta erakundeak bere proiektu artistikoaren sostenguan eta finkapenean gizartea inplikatzeko egiten dituen ahaleginak ere.
Ibarreta Dental by Jes煤s Llonak ahoko osasunaren inguruko balio etiko eta profesionaletan oinarritutako kudeaketa garatzen du, eta hainbat odontologia-diziplinatan espezializatutako lantaldeak osatuta dago.
Gaur egun, ABAO Bilbao Operak berrogeita hamar enpresa laguntzaile baino gehiago ditu, eta hainbat modalitatetan egiten dituzten ekarpenak, erakunde publikoenekin batera, opera-elkartearen aurrekontuen % 26 inguru dira.