CONCIERTO DESORDEN, PUBLIKO GUZTIENTZAKO ZUZENEKO PODCASTA

ABAO Bilbao Operak publiko guztientzako ekimen berria jarri du martxan, Gonzalo Lahoz musika-kritikari eta Platea Magazine aldizkariaren zuzendariordearekin eta haren “Concierto Desorden” podcast ezagunarekin batera.

Joan den urriaren 19an, Bilboko Elkarte Filarmonikoaren esparruan eta publikoaren parte-hartzearekin, Gonzalo Lahozek podcasta grabatu zuen Roméo et Juliette operako protagonista elkarrizketatuz, Javier Camarena tenorra, hain zuzen ere.

Formatu hurbil eta lasaian, parte-hartzaileei berak bizi izandako anekdoten, kezken, esperientzien, istorioen eta emozioen berri eman zien, eta horrela, ikuspegi humanistatik, artista bere osotasunean ezagutu ahal izan zuten.

"Concierto Desorden" podcasta Spotify, Ivoox, Amazon Music, Podimo, Apple eta Google-n dago eskuragarri.

Azaroaren 15ean, podcastaren bigarren kapituluak Joel Prieto eta Donizettiren L’elisir d’amore ekarriko ditu.


BETI EGUNEAN EGON ETA ABANTAILA BEREZIEZ GOZATU NAHI?
EGIN ZAITEZ ABAOko BAZKIDE