Operazaleentzako opari ezin hobea. Ezagut itzazu eskaintzen ditugun aukerak eta formatuak oparia hartzailearen lehentasunetara egokitzeko.
La forza del destino opera entseatuz, alegia, urrian ABAO Bilbao Operaren 74. Denboraldiari hasiera emango diona, esango dio agur Boris Dujinek Bilboko Opera Koruan egin duen zuzendari-ibilbideari, 1994tik, merezitako erretiroaz gozatzeko.
Bere sentiberatasuna eta hizkuntza koralaren ezagutza sakona, baita musika-estiloena ere, BOK lehenik Coliseo Albian eta geroago Euskalduna Bilbaon zuzendu duen 100 obra eta kontzertutan baino gehiagotan geratu da agerian.
Dujinek Bilboko Opera Koruaren prestigioari abesbatza osatzen duen plantillaren prestakuntzarekin lotutako lana eginez lagundu dio, bai eta ekoizpen bakoitzerako tesiturarik egokienak hautatuz, eta koruari sotiltasun eta dotorezia handia emanez; hala, interpretazio handiak lortu ditu, eta bai kritikak bai publikoak behin eta berriz goraipatu dute taldea.
Boris Dujinen zuzendari-ibilbidea BOKen ABAO Bilbao Operarekin lotuta dago, opera-elkarteak proposatu baitzuen postu horretarako. Batera lanean hiru hamarkada baino gehiago eman ondoren, Juan Carlos Matellanes ABAOko presidenteak balantze hau egin du: 芦Boris Dujinen legatuak ABAO Bilbao Operan prestigio- eta sendotasun-arrastoa utziko du, beste opera-antzoki batzuetako tradizioari jarraitzen ez dion koruarekin. Bere lanak egungo operari egokitutako erantzuna eskaintzea lortu du, eta, bere zuzendaritzapean, Koruak ikusleengan sentimendu kolektiboak sortzea lortu du, antzezpen bakoitzean txalo-zaparrada eskuzabalez saritzen duen publiko horrengan. Eskerrik asko, maisu!禄.