ABAO BILBAO OPERA-K OPERAZALEENTZAKO PAREGABEKO ESPERIENTZIA BATEKIN SUSTATZEN DU BILBO HELMUGA

ABAO BILBAO OPERA-K OPERAZALEENTZAKO PAREGABEKO ESPERIENTZIA BATEKIN SUSTATZEN DU BILBO HELMUGA

ABAO Bilbao Operak nazio-mailako eta nazioarteko ekimenak sustatzen ditu opera-kultura zabaltzeko, arlo horretako erakundeekin sinergiak sortuz, eta Bilboren irudia erreferentziazko helmuga turistiko kultural gisa bultzatzeko.

Esperientzia ahaztezina eskaintzeko asmoz, operarekiko pasioa euskal ingurunearen, kulturaren eta gastronomiaren ezagutzarekin bat egingo duena, ABAO Bilbao Operak bidaia turistiko-kulturala antolatu du Musika Klasikoaren Lagunen Gaztela-Mantxako Elkarteko 54 operazalerentzat, Donizettiren La favorite operaren harira.

Paregabeko esperientzia pertsonalizatuaren barruan, une eta oroitzapen ahaztezinak eragiteko ibilbideak egingo dira. ABAOk maitasunez diseinatuta, taldeak hainbat motatako jarduerak uztartzen dituen programaz gozatuko du: batetik, kulturala, Un tranv铆a llamado deseo antzezlana, otsailaren 14an, Arriaga Antzokian; bestetik, turistikoa, Bilboko Alde Zaharra eta Getxo udalerria ezagutzeko ibilbidea; baita gastronomikoa ere, Sociedad Bilbainan, ABAO Bilbao Operaren erakunde laguntzailean, bazkaria, hilaren 15ean, larunbatean. Esperientziari amaiera emateko, taldeak Donizettiren La favorite operaren hirugarren emanaldia ikusiko du, ABAOk Euskalduna Bilbaon programatua.

Gaztela-Mantxako elkarteak lehenago ere gozatu du kulturarteko harreman inspiratzaile eta zirraragarria bultzatzeko programa honetaz, 2023an Rom茅o et Juliette opera聽 eskaini zenean antzeko esperientzia bizi izan baitzuen, eta 2026ko maiatzean 74. denboraldiari amaiera emango dion obra ikusteko itzuliko dela iragarri du. 聽

Ekimen hau ABAO Bilbao Operak Bilboko operak beste autonomia-erkidego batzuetako antzeko erakundeekin dituen kultur harremanak areagotzeko egiten dituenetako bat da, guztiak ere helburu berarekin:聽 Euskadiko historia eta kultura ezagutzeko, eta Bilboko opera- eta kultura-errepertorio zirraragarriaz gozatzeko aukera emango duten bidaiak, topaketak eta jarduerak antolatzea.

BETI EGUNEAN EGON ETA ABANTAILA BEREZIEZ GOZATU NAHI?
EGIN ZAITEZ ABAOko BAZKIDE