AMARTUVSHIN ENKHBATEK ARRAKASTA APOTEOSIKOA LORTU DU ABAON

Amartuvshin Enkhbat baritonoak egundoko arrakasta izan du, beste behin, ABAO Bilbao Operaren denboraldian, joan den larunbatean Euskaldunako auditoriumean eskaini zuen emanaldi bikainean, non ikusle guzti-guztien txalo-zaparrada izugarria jaso zuen. Jatorri mongoliarreko abeslariak, Milango Scalatik iritsi berriak, zailtasun ikaragarriko errezitala eskaini zuen Bilboko zaleen oroimenean betiko iraungo duen opera-gau gogoangarrian.

Stefano Salvatori maisuak lagunduta, pianista laguntzaile ospetsuenetakoa eta Milango Teatro alla Scalako ohiko kolaboratzailea denak, errezitala Giuseppe Verdiren dotorezia melodikoarekin eta haren ganbera-konposizioetako birekin hasi zen: 芦Brindisi禄, 芦Album di Sei Romanze禄 obrakoa, eta 芦L鈥檈sule禄 aria. Ondoren, 芦Romance sans paroles禄 pianorako pieza etorri zen, Salvatori maisuak interpretatua. Sarrera horrek sei ariari eman zien bidea, Amartuvshin Enkhbat baritono verdiar harrigarritzat joa izateko arrazoia islatzen duten sei ariari, hain zuzen ere, opera hauetako eszenekin: Il Trovatore, La traviata, Un ballo in maschera, La forza del destino, I due foscari eta Macbeth.

Jarraian, programa verismoan murgildu zen bete-betean, Stefano Salvatori maisuaren interludio batekin, Mascagniren Cavalleria Rusticana-ko 芦Intermezzo禄-rekin, eta gero baritonoak Leoncavalloren Pagliacci operako 芦禄 hitzaurre ospetsua abestu zuen, publikoak erabat liluratuta txalotu zuen beste pieza zirraragarri eta aparta. 芦Nemico della patria禄 eszena ikusgarriak, Giordanoren Andrea Ch茅nier obrako sentimendu latzez eta etsipenez bildutako aria sakonak, publikoa zutik jarri eta txalo-zaparrada itzela eragin zuen, maisutasuna nagusi izan zen opera-gaua ospatzeko.

Azkenik, baritonoak programan jaso gabeko Rigoletto eta Ernani operetako bi eszena kantatuz harritu zuen publikoa. Une oso berezia, non abeslariak eta pianistak benetako konplizitate- eta bikaintasun-erakustaldia eskaini zuten.

Errezital paregabe eta aparta, bizitasunari eta zailtasunari dagokienez programa berdingabea eskaini eta Amartuvshin Enkhbaten musika-trebetasunaz, haren ahotsaren handitasunaz eta interpretatzen duen pertsonaia bakoitzaren zirraraz gozarazi zuena.

BETI EGUNEAN EGON ETA ABANTAILA BEREZIEZ GOZATU NAHI?
EGIN ZAITEZ ABAOko BAZKIDE