AMARTUVSHIN ENKHBATEN BIS RIGOLETTOAN

Amartuvshin Enkhbaten interpretazio ikusgarriak Rigoletto operan denboraldiko bigarren bisa ekarri du.

Amartuvshin Enkhbat baritono mongoliar laudatuak, egungo opera-panoramako Rigolettorik bikainentzat joak, bis bat abestu zuen Verdiren lan honen lehenengo emanaldian, joan den asteburuan (obra datorren otsailaren 26ra arte egongo da ikusgai Bilbon). Abeslariak “Si, vendetta tremenda vendetta” duetoa kantatu zuen bi aldiz, Sabina Puértolas sopranoarekin batera, oihala itxita publiko kartsu eta txundituaren aurrean.

Kantariaren aparteko ahots- eta talentu-jasa eszena bizi, zirraragarri eta heroikoan handitasunez gauzatu zen interpretazio gogoangarrian.

Hala, Amartuvshin Enkhbat Nadine Sierrari batu zaio, joan den urrian Romeo et Juliette operan denboraldiko lehen bisa protagonizatu zuenari, eta artista biak ABAO Bilbao Operaren historian sartu dira ABAOko Koruarekin (1979, Nabucco), Carlos Chausson eta Manuel Lanzarekin (1995, Don Pasquale), Celso Albelorekin (2012, L’elisir d’amore), eta Leo Nucci eta Elena Mosucekin (2013, Rigoletto) batera.

Garaipen biribila bai abeslariarentzat bai Rigoletto honen talde artistiko eta sortzailearentzat; Daniel Orenen musika-zuzendaritzarekin, ABAO Bilbao Operaren, Errege Antzokiaren, Sevillako Maestranzaren eta New Isareli Operaren koprodukzioa da, Miguel del Arcok sinatua.


BETI EGUNEAN EGON ETA ABANTAILA BEREZIEZ GOZATU NAHI?
EGIN ZAITEZ ABAOko BAZKIDE