Operazaleentzako opari ezin hobea. Ezagut itzazu eskaintzen ditugun aukerak eta formatuak oparia hartzailearen lehentasunetara egokitzeko.
Renta 4, inbertsioa gizartearen eta pertsonen aurrerapenerako tresna gisa sustatzen espezializatutako erakundea, ABAO Bilbao Operaren babesletza-programari batu zaio, elkartekide-kategorian.
Lankidetza-hitzarmena Juan Carlos Matellanes ABAO Bilbao Operako presidenteak eta Juan Carlos Ureta inbertsio-erakundeko presidenteak izenpetu dute gaur goizean.
ABAO Bilbao Operaren 73. Denboraldian parte hartuz, Renta 4k kulturaren bidez iraunkortasuna, elkartasuna eta gizarteratzea lortzeko bere inplikazioa indartuko du.
ABAOko presidente Juan Carlos Matellanesek Elkartearen jarduera kultural, artistiko, pedagogiko eta solidarioak sostengatzeko emandako laguntza eskertu dio Renta 4ri, eta sostengu horretan babes pribatuaren garrantzia azpimarratu du.
Egun, ABAO Bilbao Operak berrogeita hamar enpresa laguntzaile baino gehiago ditu, eta hainbat modalitatetan egiten dituzten ekarpenak, erakunde publikoenekin batera, opera-elkartearen aurrekontuen % 26 inguru dira.