FELIPE VI.A ETA LETIZIA ERREGE-ERREGINAK IZANGO DIRA DATORREN AZAROAREN 29AN, OSTIRALEAN, PUCCINIREN MENDEURRENA OROITZEKO ESKAINIKO DEN IL TRITTICO OPERAREN EMANALDIKO BURU

Felipe VI.a eta Letizia errege-erreginak izango dira buru, ABAO Bilbao Operan lehen aldiz, Il Trittico operaren hirugarren emanaldian, azaroaren 29an, ostiralean, Giacomo Pucciniren heriotzaren mendeurrena beteko den egunean, hain zuzen ere.

Ekitaldian, Elkarteko Zuzendaritza-batzordea, agintariak eta erakundeetako ordezkariak, hedabideak, babesleak eta gizarteko pertsona ezagunak bilduko dira, arlo guztietakoak: administrazioa, hezkuntza, politika, ekonomia eta kultura.

Pucciniren mendeurrenaren urtean, ABAO Bilbao Operak bere historian lehen aldiz programatu du, BBVA Fundazioaren babesarekin, konpositorearen lanik handi eta apartekoena, Il Trittico, hiru opera biltzen dituen triada bereizezina: Il tabarro, Suor Angelica eta Gianni Schicchi.

Opera honen konplexutasun tekniko, ekonomiko eta artistikoagatik, eszenaratzea mugarri historikoa da. 170 artista baino gehiago agertokian eta hobian banatuta, 29 bakarlari eta Elkartearen beraren ekoizpen berria, paregabeko aukera izango da ABAOren Bilbao Operaren denboraldian ikuskizun ezin bikainagoaz gozatzeko, zeina azaroaren 23an, 26an, 29an eta abenduaren 2an eskainiko den. Obraren iraupena dela eta, emanaldi horiek guztiak 19:00etan hasiko dira.

BETI EGUNEAN EGON ETA ABANTAILA BEREZIEZ GOZATU NAHI?
EGIN ZAITEZ ABAOko BAZKIDE