Operazaleentzako opari ezin hobea. Ezagut itzazu eskaintzen ditugun aukerak eta formatuak oparia hartzailearen lehentasunetara egokitzeko.
IMQ Taldeak, osasunaren arloan Euskadin liderra den konpainiak, ABAO Bilbao Operaren babes-programan duen parte-hartzea berritu du, laguntzaile gisa, eta, horrela, opera sustatzen duen erakundearen proiektu kultural eta artistikoa babesten jarraituko duela berretsi.
Hitzarmena IMQren zuzendari nagusi Javier Aguirregabiriak eta ABAO Bilbao Operaren presidente Juan Carlos Matellanesek sinatu dute, IMQren 90. urteurrenarekin bat etorrita.
IMQk, bere gizarte-erantzukizun korporatiboko helburuen esparruan, sortu zenetik erakutsi izan du irmoki konprometituta dagoela euskal kulturaren garapenarekin eta alor horretako proiektu dinamizatzaile garrantzitsuenekin; ondorioz, gizarte-balioa sortzen eta, besteak beste, arte eszenikoetarako sarbidea errazten laguntzen duten hainbat ekimen babesten ditu. IMQk, ABAO Bilbao Operak bezala, kultur ekintzak iraunkortasunaren eta elkartasunaren ikuspegitik laguntzeko eta sustatzeko helburua du.
Akordioak, osasun-zerbitzuen aseguramendu pribatuan liderra den konpainia 2024-2025eko 73. Denboraldira dakarrena, erakunde biak bat egiten dituen harreman-lotura sendotu du, baita IMQk Euskadin kultura eta opera bultzatzen eta garatzen laguntze aldera ABAOren proiektu artistiko eta sozialaren babesarekin duen konpromisoa ere.
Akordioa berrituta, berrogeita hamar enpresak eta erakundek baino gehiagok laguntzen diote ABAO Bilbao Operari, nork bere modalitatean. Babesle berriek, lehendik daudenen fideltasunak eta erakunde publikoen ekarpenek elkartearen aurrekontuen % 26 osatzen dute.