Operazaleentzako opari ezin hobea. Ezagut itzazu eskaintzen ditugun aukerak eta formatuak oparia hartzailearen lehentasunetara egokitzeko.
ABAO Bilbao Operak bere bazkideei begirako kanpaina bat abiatu du Espainiako Gurutze Gorriari DANAk kaltetutako familien aldeko ekintzak garatzea ahalbidetuko dioten dohaintzak biltzen laguntzeko.
Larrialdia hasi zenetik, Gurutze Gorriak atsedenik gabe dihardu lanean DANAk kaltetutako milaka laguni ostatu segurua eskaintzeko eta haien oinarrizko beharrizanak asetzeko.
Biltzen dituen funtsekin, Gurutze Gorriak kaltetutako eremuak leheneratzeko eta berreraikitzeko fasean, eta hala garbitzeko nola hondakinak kentzeko lanetan laguntzeko ekintzak egin ahal izango ditu, eta eskatzen duten familiei aterpea eta laguntza psikosoziala eskaintzen jarraitu ahal izango du.
ABAO Bilbao Operak bere komunikazio-kanalak elkartasunerako dei honen zerbitzura jarri, eta hondamendiaren biktimekiko bere babesa eta konpromisoa berretsi ditu.
Dohaintzak egiteko kanalak:
• Webgunea: www.cruzroja.es/colabora
• Tel.: 900 104 971
• SMS bidez:
o Bidali LAGUNTZA 28092 zenbakira eman 1,20 €
o Bidali LAGUNTZA 38088 zenbakira eman 3,00 €
o Bidali LAGUNTZA 38092 zenbakira eman 6,00 €
- BIZUM bidez:
o SANTANDER. ES44 0049 0001 5321 1002 2225. Bizuma 33512
o BBVA. ES92 0182 2370 4600 1002 2227. Bizuma 33467
o CAIXABANK. ES28 2100 0600 8502 0196 0066. Bizuma 04057
o SABADELL. ES31 0081 5232 2800 0108 4716. Bizuma 04048
o BANKINTER. ES75 0128 0010 9701 0012 1395. Bizuma 00087
o B. COOPERATIVO. ES86 0198 0500 8020 2205 3421. Bizuma 02727