ABAO BILBAO OPERA ETA DALECANDELA, ELKARREKIN ELAREN AURKA

ABAO Bilbao Operak kanpaina bat abiatu du DalecandELA elkarteak Alboko Esklerosi Amiotrofikoak (AEA) jotako pertsonen egoera artatzeko borrokan egiten duen lana babesteko eta gaitzaren ikerketarako dirua biltzeko.

Ekimen horren esparruan, ABAO Bilbao Operak Maria Stuarda operaren emanaldietarako sarreren zenbatekoaren % 50 emango dio elkarteari, zehazki DALECANDELA kodeaz eskuratzen diren sarreren zenbatekoarena. Gainera, otsailaren 20ko, ostiraleko, emanaldian gune bat atonduko du Euskaldunan elkartearen merchandisinga erosteko eta dohainak egiteko.

Ekintza horrekin, ABAOko bazkide eta laguntzaileen komunitateak gure lurraldean sortu den eta parekorik ez duen ekimen bati lagundu nahi dio: Jaime Lafitak, DalecandELAren sortzaileak eta ahalegin, borroka, konpromiso eta nork bere burua gainditzearen benetako adibideak, jasaten duen Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (AEA) aurkako borroka.

DalecandELAren helburuak dira gaixotasun sendaezin hori ikusaraztea, ikertzeko dirua biltzea, pairatzen dutenei laguntza eskaintzea, haientzako bizitza duina bermatuko duen legeriaren alde borrokatzea eta balio positiboak zabaltzea.

Musikaren hizkuntza unibertsalaren bidez, ABAO Bilbao Operak bozgorailua izan nahi du, AEAk jotako pazienteen ongizatea hobetzen laguntzen duten ekimenen aldeko mezua ahalik eta gehien zabal dadin.

BETI EGUNEAN EGON ETA ABANTAILA BEREZIEZ GOZATU NAHI?
EGIN ZAITEZ ABAOko BAZKIDE