AURKEZPENA
Denboraldia amaitzeko, maiatzaren 10ean, 11n eta 12an 隆Soy Salvaje! estreinatuko da Bilbon, La Maquin茅ren eta Andaluziako Kultur Erakundeen Agentziaren diziplina anitzeko ikuskizuna, Joaqu铆n Casanovaren eszena-zuzendaritzarekin, eta Delege, Debussy eta L贸pez Montesen musikarekin. Obrak kantu lirikoko elementuak, pianoa, txirula eta perkusioa uztartzen ditu, antzezle, txotxongilo, itzal, objektu eta eszenako proiekzioekin batera. Istorioak oihanean hazitako Mona izeneko neskatoaren eta gatibutasunean hazitako zoritxarreko Koko gorilaren arteko harremana kontatzen du. Kokok, zoriontasuna aurkitzeko bere sen primarioaz jabetuta, lotura berezia sortuko du Monarekin.
Gaztelaniaz kantatutako ikuskizuna, euskarazko eta gaztelaniazko gaintituluekin.
Adina: 5 urtetik gora



FITXA ARTISTIKOA
ANTZEZLEAK
- Koko
- Mona
TALDE ARTISTIKOA
- Canto L铆rico
- Piano
- Flauta
- Escenograf铆a|dramaturgia Y Direcci贸n|t铆teres Y M谩scaras|iluminaci贸n Y Proyecciones
- Escenograf铆a|vestuario|dramaturgia Y Direcci贸n|t铆teres Y M谩scaras
- M煤sica|adaptaci贸n Musical Y Arreglos
MULTIMEDIA
DOSIER
SINOPSIA

隆Soy salvaje! Ikuskizun honek askatasuna, xalotasuna, samurtasuna eta naturarekin harremanetan jarraitzearen garrantzia ditu hizpide, baina baita konplizitatea, gizakien eta animalien arteko lotura hizkuntzaren oztopoez harago doala, begirada bakar batek sorraraz dezakeen edertasuna eta ulerkortasuna, izaki bizidun oro errespetatzearen eta zaintzaren garrantzia ere, hala nola daukaguna balioestearen garrantzia eta zibilizazioa bihotzean hasi eta bai enpatiaz bai maitasunez gauzatzen dela.
Gozatu diziplina anitzeko obra honetaz, oholtzan kantu lirikoa, instrumentuak (pianoa, txirula), txotxongiloak, itzalak, objektuak eta proiekzio ikusgarriak uztartzen dituenaz, eta utzi zure esentzia basatia Koko gorilaren eta gure Mona neskatila basatiaren eskuetan, planeta eder honetan elkarrekin bizi garen izaki bizidunok babesteko kementsu bultzatuko dute eta.
Gaztelaniaz kantatutako ikuskizuna, euskarazko eta gaztelaniazko gaintituluekin.
Adina: 5 urtetik gora
