Operazaleentzako opari ezin hobea. Ezagut itzazu eskaintzen ditugun aukerak eta formatuak oparia hartzailearen lehentasunetara egokitzeko.
Pablo Sarasatek 1879an sortua, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Espainiako panorama sinfonikoan jardunean dagoen talderik zaharrena da. Egun, Baluarte Fundazioaren barruan dago eta Foru Komunitateko orkestra ofiziala da. 2022ko irailaz geroztik, Perry So du zuzendari titular eta artistikoa.
Bere historian, Espainiako zein atzerriko auditorium, opera-denboraldi eta jaialdi nagusiek gonbidatu izan dute. Gaur egun, abonamenduko kontzertu-denboraldia egiten du urtero Iru帽eko Baluarte Auditoriumean, Tuterako Gaztambide Antzokian eta Tafallako Tafalla Kulturgunean.
NOSek gizarte- eta hezkuntza-jarduera garrantzitsua ere garatzen du Foru Komunitate osoan, besteak beste Andante zikloaren eta beste ekimen batzuen bidez, erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan.
Nafarroako enbaxadore sinfoniko gisa hartzen dituen konpromiso ofizialez gain, soinu-banden eta diskoen grabazioak egin ohi ditu. Azken kolaborazioen artean Jorge Grundman, Federico Jusid eta Laura Vega konpositoreekin egindakoak nabarmentzen dira.
Era berean, 2019. urtetik AMAENekin (Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboa) elkarlanean dihardu, Nafarroako Fonoteka konpositore nafarren ondare-lanekin eta obra sortu berriekin aberastuz.