KETEVAN KEMOKLIDZE

Tiflisen (Georgia) jaioa, Ketevan Kemoklidze nazioarteko panorama lirikoko mezzosoprano eskatuenetakoa da, bere ahots-kalitateagatik, presentzia eszenikoagatik eta antzezpenerako moldakortasunagatik miretsia. V. Sarajishvili Kontserbatorio Nazionalean eta Milango Teatro alla Scalako Akademian ikasia, lehiaketa garrantzitsuetan saritu dute, hala nola Operalia, Viñas, Belvedere, Obraztsova eta Tolosakoan.

Munduko agertokirik prestigiotsuenetan abestu du: Teatro Alla Scala, Royal Opera House, Errege Antzokia, Gran Teatre del Liceu, Berlingo eta Rheingo Deutsche Oper, La Fenice, Parmako eta Turingo Teatro Regio, Palermoko eta Cataniako Teatro Massimo, Arena di Verona, Dresdengo Semperoper, Washingtongo Opera, Los Angelesko Opera, Santiagoko Udal Antzokia, Zarzuelako Antzokia, Maestranzako Antzokia, Mariinsky Antzokia, Berliner Philharmoniker, Tokioko New National Theatre, Quebeceko Opera, Verdi Antzokia, Avignongo Opera, Monte-Carloko Opera, Malmö Opera, Israelí Ópera, Oper Graz eta Ópera Wielki, beste askoren artean.

Nazioarteko jaialdietan ere parte hartzen du, hala nola Spoleton, Maceratan, MITOn, Wexforden, Sanxayn, Tsinandalin, Musika Hamabostaldian eta Maifestspielen, eta hala opera-errepertorioan nola ganbera-musikan eta errepertorio sinfonikoan nabarmendu da. Gainera, Carlos Sauraren Io, Don Giovanni filmean Adriana Ferrarese pertsonaia antzeztu zuen.

EN ABAO BILBAO OPERA