IGNACIO GARC脥A

Ignacio Garc铆a eszena-zuzendaria eta musikaria da, Madrilgo RESADen lizentziatua eta hala Espainiako Eszena-zuzendarien Elkarteak nola Errege Antzokiak saritua. Almagroko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko zuzendaria, Mexikoko Dramafest Jaialdiko programatzailea eta Errioxako Voces de la Lengua proiektuaren sortzailea izan da. Bere ibilbideak Europa, Amerika, Asia eta Afrikako agertokietan zuzentzera eraman du, hala nola Errege Antzokian, Zarzuelako Antzokian, Euskaldunan, Bogotako Col贸n Antzokian, San Petersburgoko Alexandrinski Antzokian eta Peruko Antzoki Nazional Handian.

Arlo lirikoan, obra ugariren ekoizpenak sinatu ditu, besteak beste Otello, La forza del destino, Aida, Rigoletto, Macbeth, Il trovatore, Turandot, Tosca, Lucia di Lammermoor, La sonnambula, Werther, Faust, Susannah, Hamlet, Cavalleria rusticana eta Pagliacci operenak, eta obra barroko eta garaikideak ere bai.

Errepertorio espainiarrean aditua, Barbieri, Gaztambide, Usandizaga, Soroz谩bal, Soutullo eta Vert, Guerrero, Chueca eta Alonsoren obrak taularatu ditu, baita egungo operaren estreinaldi ugari ere. Pedagogiarekin konprometitua, gazteentzako proiektu lirikoak garatu ditu hamar herrialdetan baino gehiagotan, eta nazioarteko antzokiekin eta prestakuntza-programekin lankidetzan aritzen da. Horrez gain, hitzaren eta musikaren arteko harremanari buruzko eskola magistralak eta hitzaldiak ematen ditu.