Banner_T74_WERTHER_1920x960
OPERA / Jules Massenet

Werther

2025. urteari erromantizismo frantseseko opera gorenak emango dio hasiera: Werther, Jules Massenetena. Goetheren «Werther gaztearen arrangurak» literatura unibertsaleko klasiko epistolarrean oinarritua, zoriontasunak aurkitzen ez duen maitasunaren esperientzia sakonaz dihardu.

Lau ekitaldiko eta bost koadroko drama liriko honek, argumentu ezin erromantikoagoa duenak, Wertherren eta Charlotteren arteko ezinezko maitasun-istorioa kontatzen du, eta bere ildo melodiko finagatik eta orkestra-estaldura dotoreagatik nabarmentzen da. Istorioko pertsonaiak gorpuzteko eta haien musika-konplexutasunari aurre egiteko, ABAOk Stephen Costello, Elkartean debuta egingo duena, eta egungo mezzosopranorik garrantzitsuenetakoa, Annalisa Stroppa, bilduko ditu abeslari-taldearen buru.

Musika-zuzendaritzaz Carlo Montanaro maisua arduratuko da, errepertorio frantsesean aditu aparta, eta, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren buru, orkestrazio zaindu, boteretsu, eder eta biribileko partitura zuzenduko du, gaur egun oraindik ere publikoarengan zirrara ikaragarria eragiten duten une enblematikoak eta guzti.

Eszenatokian, ezohiko edertasuna duen ikuskizuna, Rosetta Cucchik Teatro Comunale di Bologna antzokirako sortua. Estilo zinematografikoz, indar dramatiko eta poetikoagatik, inplikatzeko gaitasunagatik, eszenen fintasunagatik eta jantzien erakargarritasunagatik nabarmentzen da.

ANTZEZLEEN ALDAKETAK

Tenorra Celso Albelo-k Wertheren papera joko du, Stephen Costello ordezkatuz.

Generoa

Drama lirikoa 4 ekitaldi eta 5 koadrotan

Konpositorea

Jules Massenet (1842-1912)

Libreto

Edouard Blau, Paul Milliet eta Georges Hartmann, Johann Wolfgang von Goetheren Die Leiden des jungen Werthers eleberri epistolarrean oinarritua

Estreinaldia

Vienako Court Opera antzokian, 1892ko otsailaren 16an

Estreinaldia ABAOn

Coliseo Albia antzokian, 1959ko irailaren 14an

Ekoizpena

Teatro Comunale di Bolognia

Talde artistikoa

Musika-zuzendaritza
Eszena-zuzendaritza
Eszenografia
Argiztapena
Haurren korua

Abeslariak

*

*ABAO Bilbao Operan debutatuko du

I. ekitaldia

Magistratuaren etxeko lorategia. Uztaila. 

Magistratua bere seme-alaba txikienak entretenitzen ari da, gabon-kanta bat irakatsiz. Haren lagunak etorri dira, Johann eta Schmidt, eta jarraian hamabost urteko alaba, Sophie. Gauean izango den dantzaldia hizpide, Charlotte, Sophieren ahizpa zaharra, Wertherrekin joango dela diote, karrera diplomatikora bideratutako gazte atsegin eta malenkoniatsuarekin. Adiskideek Albert ekarriko dute gogora, Charlotteren senargaia, aspalditik kanpoan dagoenez noiz itzuliko den galdezka. Denek alde egin ondoren, Werther agertu eta udako arratsaldearen edertasunaz hausnartzen hasiko da. Gero, urrunetik, Charlotteri begira egongo da, bere anai-arreba txikientzako ogia eta gurina prestatzen duen bitartean. Magistratuak, beste gonbidatu batzuei ongietorria egin ondoren, Werther eta Charlotte aurkeztuko dizkie. Wertherrek, ikusi berri duen etxeko intimitate-uneak hunkiturik, dantzaldira lagunduko dio Charlotteri.

Magistratua ostatuan dago bere lagunekin, eta Sophie bakarrik geratu da etxean. Hala, hark  egingo dio harrera Alberti bere bidaiatik ustekabean itzultzen denean. Orduak aurrera doaz. Lorategia, ilargiaren argipean, hutsik dago. Charlotte eta Werther dantzalditik itzuli dira; Wertherrek maite duela diotso, baina magistratuak, etxe barrutik, Albert itzuli dela iragarri du. Wertherrek orduan jakingo du Charlottek Albertekin ezkonduko dela agindu diola amari, hura hilzorian dagoela, eta lur jota geratuko da beste gizon baten emaztegaia dela jakinda. 

 

II. ekitaldia

Wetzlarreko plaza, eliza,k artzainaren etxeak eta ostatuakinguratua. Udazkena. 

Schmidt eta Johann ostatuko atean daude eliztarrei begira, beren artzainaren urrezko ezteiak ospatzera elizarantz doazela; haien artean, Albert eta Charlotte daude, duela hiru hilabete ezkonduak. Wertherrek ere ikusi ditu, baina maite duen emakumea beste gizon batekin ezkonduta egotea onartu ezinik dabil. Haren zorigaitzaren zergatia zein den susmatzen duenez, hitz ulerberez mintzatuko zaio, eta Wertherrek, berriz, leialtasuna ziurtatuko dio. Sophie alaitsu sartuko da artzainarentzako lore-sorta txiki batekin, eta festako lehen minuetean bere bikotekidea izan dadila eskatuko dio Wertherri. Albertek eredu gisa jarriko du, gauzarik xumeenekin zoriontsua izan daitekeela ulertarazteko. Werther bakarrik geratuko da eta Charlotte elizatik irten eta gero elkartu ziren lehen aldiaz hitz egingo dio, nostalgiaz, baina emakumeak beste gizon batekin ezkonduta dagoela gogorarazi, eta ahantz dezala esanez joango da. Sophiek festara gonbidatuko du Werther, baina hark zakarki uko egingo dio, eta betiko alde egiteko asmoa duela adieraziko du. Albert, Sophiek gertatutakoa negarrez kontatu ondoren, Wertherrek Charlotterekin maiteminduta jarraitzen duela ohartuko da. 

 

III. ekitaldia

Alberten etxeko egongela. Gabon-gaua.

Charlotte egongelan dago Wertherren gutunak berrirakurtzen, behin eta berriz alde egiteko eskatzeagatik erru- eta damu-sentimenduek aztoratuta. Sophie kontsolatzen saiatzen ari da, baina Werther aipatzen duenean, bera ere harekin maiteminduta dagoenez, negarrez hasiko da. Halako batean, espero gabe, Werther agertuko da. Gabonak ospatzeko itzuli da, hitzeman zuen bezala, baina bere sentimenduak ez dira aldatu. Elkarrekin, iraganean bizi izandako esperientzia samurrak gogoratuko dituzte eta, amore emanda, elkar besarkatuko dute. Halere, Charlottek berarengandik aldentzeko indarrak aurkituko ditu eta bere logelara joango da ihesi. Beste behin, Werther konturatuko da ez duela zoriontsu izateko itxaropenik. Orduan, mezu bat bidaliko dio Alberti bere pistolak utz diezazkiola eskatzeko, bidaia luze baterako behar dituela esanez. Albertek bidali egingo dizkio. Charlotte eskaera horren esanahiaz jabetuko da, zer gertatuko den susmatzen baitu, eta bakarrik geratu bezain laster Wertherren etxera abiatuko da ziztu bizian hura geldiarazteko.  

 

IV. ekitaldia

Wertherren estudioa.

Charlottek hilzorian aurkituko du Werther. Gizonak ez dadila laguntza eske joan erregutuko dio, bizirik egongo den azken uneetan berarekin egoteak zoriontsu egiten duelako.  Charlottek beti maite izan duela aitortuko dio eta bere sentimenduei nola obeditu jakin ez izana aurpegiratuko dio bere buruari. Wertherrek hilerriko txoko batean dauden ezkien azpian lurpera dezatela eskatuko dio, edo bestela, elizak debekatuz gero, kontsakratu gabeko lurrean; horrela, fededunek gelditu gabe aurrera jarraitu arren, emakume batek bere hilobian negar egin ahal izango du, behintzat.  Urrunean haurren ahotsak entzuten diren bitartean, Jesusen jaiotza lehen ekitaldian abestutako Gabon-kanta berarekin ospatzen, Werther Charlotteren besoetan hilko da.

Audioa

I ekitaldia O nature pleine de grâce Roberto Alagna

21/11/2025

II ekitaldia Ai je dit vrai R Alagna E Zhidkova M de la Merced Gaudeamus Korala

21/11/2025

III ekitaldia Werther Pourquoi me réveiller Roberto Alagna Elena Zhidkova

21/11/2025

III ekitaldia Qui m’aurait dit Ces lettres Elena Zhidkova

21/11/2025

IV ekitaldia Werther Werther.. R. Alagna E. Zhidkova Gaudeamus Korala

21/11/2025

Babesleak:

bbva

Kokapena

Musika Jauregia Euskalduna Bilbo

Iraupena

2h 25m
ABAO-OLBE
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.