dummy-03

Lucía Iglesias

Sopranoa

Lucía Iglesias bere belaunaldiko proiekziorik handieneko sopranoetako bat da. Profesionalki debutatu zuenetik, 2019an, La Cenerentola obrarekin Òpera a Catalunya zirkuituan, etengabe gora doan ibilbidea egin du, besteak beste Madrilgo Errege Antzokian, Orvietoko Mancinelli Antzokian, Galiziako Auditoriumean, Operaren Jauregian, A Coruñako Colón Antzokian eta Bartzelonako Teatre Romea antzokian abestuz.

Jokatu dituen pertsonaiarik nabarmenen artean Adina (L’elisir d’amore), Susanna (Le nozze di Figaro), Nannetta (Falstaff), Musetta (La Bohème) eta Clorinda (La Cenerentola) daude, eta guztietan bere ahotsaren argitasunagatik eta malgutasunagatik, bere karisma eszenikoagatik eta antzerkirako sentsibilitateagatik txalotua izan da. 2025eko udan Adinaren eta Nannettaren roletan debutatu ondoren, Orvieton, 2026ko urtarrilean ABAO Bilbao Operan kantatuko du lehen aldiz, Jules Masseneten Werther operako Sophie, hain zuzen ere.

Víctor Pablo Pérez, José Miguel Pérez-Sierra, Giuseppe Finzi, Diego Martin-Etxebarria, Vittorio Parisi eta Daniel Gil de Tejada orkestra-zuzendariekin lan egin du, eta Graham Vick, Anna Ponces, Renato Bonajuto, Daniele Piscopo, Gabriella Ravazzi eta Miquel Gorriz eszena-zuzendariekin. Bere prestakuntza goiztiarrean, Galiziako Orkestra Sinfonikoko Haur eta Gazteen Koruan, non bakarlari ere aritu zen, Ton Koopman, Dima Slobodeniuk, Carlos Mena eta Miguel Ángel Gómez Martínez maisuekin lan egin zuen.

Hainbat lehiaketatan saritua, hala nola Veronica Dunne International Singing Competition-en, Clara Schumann Competition-en eta Compostela Lírica-n, Lisette Oropesa, Mariella Devia, Nadine Sierra eta Deborah Polaski artisten aholkuak jaso ditu. Piano-ikasketak ere baditu, eta Musikan doktoregaia da Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean. Bokazioa zortzi urte zituenean piztu zitzaion, A Coruñako Mozart Jaialdian Werther operako haur bat antzeztu zuenean, eta esperientzia haren ostean hasi zen bere bide artistikoa.

Opera
R. Wagner

Die Walküre

Urtarrila 2027
23, 26, 31
Otsaila 2027
01
Opera
G. Donizetti

Roberto Devereux

Otsaila 2027
20, 23, 26
Martxoa 2027
01
Opera
G. Puccini

Manon Lescaut

Maiatza 2027
22, 25, 28, 31
ABAO-OLBE
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.