Daniele Naldi
1994tik 2023ra, Boloniako Comunale Antzokiko argiztapen-diseinatzailea eta argien arduraduna izan zen. Bere ibilbidea 1986an hasita, 1993an debutatu zuen diseinatzaile Roberto De Simonek zuzendutako L’Histoire du soldat lanarekin. Harrezkero, obra ugaritako argiztapena sortu du, besteak beste Macbeth, Il caso Makropulos, Simon Boccanegra, Aida, I puritani, Tristan und Isolde eta The Rake’s Progress lanetakoa, Luca Ronconi, Pier’Alli, Ruth Berghaus edo Calixto Bieito zuzendariekin elkarlanean.
Hainbat antzoki eta jaialditan lan egin du: Züricheko Opernhaus, Napoliko San Carlo, Turingo Regio, Bartzelonako Liceu, Veneziako La Fenice, Oviedoko Campoamor, Bilboko Euskalduna (Lohengrin), Bariko Petruzzelli, Liejako ORW, Santanderko Jaialdia, Wexford Festival Opera, Sydney Opera House eta Cagliariko Antzoki Lirikoa, beste askoren artean. Boloniako Comunale Antzokiarekin birak egin ditu Alemanian, Espainian, Finlandian, Japonian, Txinan eta Mexikon.
2012an, Argien Diseinu Onenaren saria jaso zuen Les Misérables lanagatik. Bere jarduera profesionala irakaskuntzaren uztartzen du, Boloniako Scuola dell’Opera del Teatro Comunalen iluminoteknika eta hiri bereko Accademia di Belle Artien Light Design irakatsiz.Bere azken konpromisoen artean Il trittico Buenos Airesko Colón Antzokian (2025eko maiatza) eta L’italiana in Algeri Rossini Opera Festivalen (2025eko abuztua) daude.