Silvia_Tro_Santafe_5

Silvia Tro Santafé

MEZZOSOPRANO

Silvia Tro Santafé egungo panorama lirikoko mezzosoprano apartenetakoa da, eta erreferentea errepertorio rossiniarrean eta belcantistan. Munduko opera-antzoki nagusietan ohikoa —Vienako Staatsoper, Milango Teatro alla Scala, Errege Antzokia, Liceu, Parisko Opera, La Monnaie edo Dresdengo Semperoper, kasu—, besteak beste Teodor Currentzis, Riccardo Frizza, Roberto Abbado, Fabio Biondi eta Marc Minkowski zuzendarien gidaritzapean eta David McVicar, Christof Loy eta Damiano Michieletto eszena-zuzendariekin lan egi du.

Bere errepertorioan 30 rol baino gehiago izanik, honako hauen antzezpenak nabarmentzen dira: Rosina (Il barbiere di Siviglia), Cenerentola (La Cenerentola), Adalgisa (Norma), Giovanna Seymour (Anna Bolena), Elisabetta (Maria Stuarda), Principessa d’Eboli (Don Carlo), Sara (Roberto Devereux), Romeo (I Capuleti e i Montecchi), Charlotte (Werther), Marguerite (La damnation de Faust) eta Néris (Médée), eta Händelen operetako pertsonaia asko ere bai. Salzburgo, Pesaro, Perelada eta Santa Feko jaialdietan parte hartu du.

2024-25 denboraldian, La favorite-ko protagonista izan zen ABAO Bilbao Operan, Riccardo Frizzaren musika-zuzendaritzarekin eta Valentina Carrascoren eszena-zuzendaritzarekin. Elisabetta ere antzeztu zuen Maria Stuarda-n Errege Antzokian, Sara Roberto Devereux-en Les Artsen, eta debuta Maria Padilla obrako Doña Inés antzeztuz egin zuen Sevillan. Horrez gain, Lamenti errezitala eskaini zuen La Monnaien, eta ADDA Simfònicarekin batera Prokofieven Aleksandr Nevsky abestuko du.

Ópera XXI 2023-24 sariketan Emakumezko Abeslari Onenaren saria jasota, bere diskografian Aureliano in Palmira, Serse eta Lucrezia Borgia obrak daude, baita bel cantoko eta Espainiako kantutegiko errezitalak ere.

Opera
R. Wagner

Die Walküre

Urtarrila 2027
23, 26, 31
Otsaila 2027
01
Opera
G. Donizetti

Roberto Devereux

Otsaila 2027
20, 23, 26
Martxoa 2027
01
Opera
G. Puccini

Manon Lescaut

Maiatza 2027
22, 25, 28, 31
ABAO-OLBE
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.