Petras Geniušas *
Vilnan jaioa, musikarien familia batean, Petras Geniušas bere belaunaldiko pianista lituaniar nabarmen, moldakor eta ausartenetakoa da. Lituaniako Musika Akademian graduatu zen, Jurgis Karnavičiusekin, eta bere prestakuntza Moskuko Kontserbatorioan hedatu zuen, Vera Gornostayevarekin. Bere nazioarteko ibilbidea sari garrantzitsuak irabazi zituenean sendotu zen, Zaragozako Pilar Bayona, Oberlingo Y.C.A.A. International Piano Competition, Cincinnatiko A.M.S.A. World Piano Competition eta Palm Beach Invitational International Piano Competition lehiaketetan, hain zuzen ere. Berrogei herrialdetan baino gehiagotan jo du, eta areto entzutetsu hauetan, adibidez: San Petersburgoko Areto Handia, New Yorkeko Lincoln Centerreko Alice Tully Hall eta Avery Fisher Hall, Tokyo Geijitsu Geikijo eta Vienako Musikverein. Bere jarduera artistikoan, errepertorio klasiko, erromantiko eta garaikideko obra nagusiak ganbera, antzerki, jazz, musika etniko eta abangoardiako proiektuekin eta generoak gurutzatzeko proposamenekin uztartzen ditu. Agertokian, Mstislav Rostropovich, Yehudi Menuhin, Alexander Kniazev eta David Geringas artistekin batera jo du, besteak beste. Kontzertuak eskaintzeaz gain, irakaslea da Lituaniako Musika eta Antzerki Akademian eta Royal Conservatoire of Scotlanden. Jaso dituen aitorpenen artean, Lituaniako Sari Nazionala, WIPO Creativity Award eta Gediminas Duke Handiaren Ordena daude.