Pauliina Linnosaari *
Pauliina Linnosaari soprano finlandiarrak, 2026/27 denboraldian, SWR Irratiko Orkestrarekin eta Bregenzeko Jaialdian debutatuko du, beste konpromiso batzuen artean. 2024an, Madame Lidoine abestu zuen lehen aldiz Dialogues des Carmélites-en, Helsinkiko Finnish National Operan, eta 2025/26 denboraldian berriro heldu zion Staatstheater Karlsruhen. Antzoki horretan, arrakasta handia izan du rol hauen antzezpenean: Elsa Lohengrin-en, Elisabeth Tannhäuser-en, Mariskala Der Rosenkavalier-en, Tatiana Eugene Onegin-en, Rosalinde Die Fledermaus-en, eta Rusalka, Tosca eta Salome[1] operetako rol titularrak. Duela gutxi, debut arrakastatsua egin zuen Deutsche Oper am Rhein Düsseldorf-Duisburgen, Zemlinskyren Der Kreidekreis-en Tschang-Haitang jokatuz. Abeslari gonbidatua izan da Theater Basel, Theater Bremen, Oper Chemnitz, Salzburger Landestheater eta Savonlinnako Opera Festibalean. 2017 eta 2023 artean, Saarländisches Staatstheaterreko kidea izan zen, non Mathilde, Leonora, Mimì, Marietta, Médée, Hanna Glawari, Liù eta Micaëla interpretatu zituen, besteak beste. Ikasketak Finlandian eta Estatu Batuetan egin zituen, Sibelius Academy, Metropolia University of Music eta Indiana University Jacobs School of Musicen, hain zuzen ere. Matti Salminen Foundationeko bekaduna izan zen Finnish National Operan.
[1]En castellano están sin cursiva