Orquesta Sinfonica de Navarra

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

Orkestra

Pablo Sarasatek 1879an sortua, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Espainiako panorama sinfonikoan jardunean dagoen talderik zaharrena da. Egun, Baluarte Fundazioaren barruan dago eta Foru Komunitateko orkestra ofiziala da. 2022ko irailaz geroztik, Perry So du zuzendari titular eta artistikoa.

Bere historian, Espainiako zein atzerriko auditorium, opera-denboraldi eta jaialdi nagusiek gonbidatu izan dute. Gaur egun, abonamenduko kontzertu-denboraldia egiten du urtero Iruñeko Baluarte Auditoriumean, Tuterako Gaztambide Antzokian eta Tafallako Tafalla Kulturgunean.

NOSek gizarte- eta hezkuntza-jarduera garrantzitsua ere garatzen du Foru Komunitate osoan, besteak beste Andante zikloaren eta beste ekimen batzuen bidez, erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan.

Nafarroako enbaxadore sinfoniko gisa hartzen dituen konpromiso ofizialez gain, soinu-banden eta diskoen grabazioak egin ohi ditu. Azken kolaborazioen artean Jorge Grundman, Federico Jusid eta Laura Vega konpositoreekin egindakoak nabarmentzen dira.

Era berean, 2019. urtetik AMAENekin (Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboa) elkarlanean dihardu, Nafarroako Fonoteka konpositore nafarren ondare-lanekin eta obra sortu berriekin aberastuz. 

Opera
R. Wagner

Die Walküre

Urtarrila 2027
23, 26, 31
Otsaila 2027
01
Opera
G. Donizetti

Roberto Devereux

Otsaila 2027
20, 23, 26
Martxoa 2027
01
Opera
G. Puccini

Manon Lescaut

Maiatza 2027
22, 25, 28, 31
ABAO-OLBE
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.