Nina Lepilina *
Moskun jaioa, Nina Lepilinak jantzien diseinua ikasi zuen MCHATen —Moskuko Arte Antzokia—, eta 1992tik 1994ra bertan egin zuen lan. Ondoren, Moidele Bickelekin kolaboratu zuen Peter Steinen The Oresteia-ko jantzien diseinuan, Moskun. 1995ean, Heiner Müllerrek gonbidatuta, Berliner Ensemblera batu zen artista gonbidatu gisa. Harrezkero, figuringile independentea da. Antzerkian, operan eta dantzan egin dituen lanek hainbat erakundetara eraman dute, besteren artean: Theater am Halleschen Ufer, Volksbühne, Deutsches Theater/Kammerspiele, Berlingo Museo Judua eta Konzerthaus, Hannoverreko Staatsoperra, Balleta eta Antzokia, Potsdameko Hans Otto Theater, Oper Graz, Theater Bonn, eta Luzerna, Friburgo eta Lübeckeko antzokiak. Novosibirskeko Estatuko Operarako ere egin zuen lan, Errusiako Kulturaren Jardunaldien koprodukzio batean Alemaniako Kanpo Arazoetako Ministerio Federalarekin. 2004an, antzerkigintzako Urrezko Maskara saria jaso zuen Moskun taularatutako Living with an Idiot obrako eszenografiagatik. The Love for Three Oranges-en ondoren, María de Buenos Aires bere bigarren elkarlana da Guillermo Amaya zuzendariarekin Theater und Orchester Heidelbergen.