Luis_Cansino_(2)

Luis Cansino

Barítono

Galiziar jatorrikoa, Vigon hasi zen musika ikasten, eta ondoren Kantu-ikasketak egin zituen Madrilgo Goi Mailako Errege Musika Kontserbatorioan, non Karrera Amaierako Ohorezko Saria eta Lucrecia Arana sari berezia eskuratu zituen. Bere prestakuntza Pedro Lavirgen tenorrarekin osatu zuen. 1990ean Francisco Alonso I. Kantu Lehiaketa irabazi eta gero bere nazioarteko ibilbidea hainbat aitorpenekin sendotu zen, hala nola Proceso aldizkari mexikarraren Abeslari Berri Lirikoaren Sariarekin eta hala Europako nola Amerikako kultur erakundeen sariekin. Zenbait ekitaldi garrantzitsutan ere hartu du parte, Filipinetako Independentzia oroitzeko ospakizunean, Zarzuelako Antzokiaren 150. urteurreneko Galan eta Bruselan Europar Batasuneko Espainiaren Presidentetzan, kasu.  

1987an debutatu zuen Antología Homenaje al Maestro Alonso lanarekin, eta  harrezkero Marco Armiliato, Nicola Luisotti, Evelino Pidò, Gianluigi Gelmetti eta Oksana Lyniv maisuekin aritu da, baita Laurent Pelly, David McVicar, Robert Carsen eta Emilio Sagi eszena-zuzendariekin ere, besteak beste. Operan 1991-92 denboraldian egin zuen debuta, Mexikon, Carmen eta Il barbiere di Siviglia obrekin, eta ibilbide oparoa hasi zuen nazioarteko antzokietan. Pertsonaia asko antzeztu ditu, besteren artean Escamillo, Enrico, Germont, Amonasro, Iago, Falstaff, Dulcamara eta Melitone, errepertorio dramatikoa eta bufoa tartekatuta.

Zarzuela-abeslari goraipatua, José Tamayoren Antología ospetsuko lehen baritonoa izan da, eta generoko berrogei obra inguru kantatu ditu. Bere errepertorioa operen eta zarzuelen estreinaldi eta berreskurapenekin osatzen da, baita errepertorio sinfoniko-koralean presentzia sendoarekin ere. Grabazio asko egin ditu nazioarteko zigilu eta erakundeentzat.

Opera
R. Wagner

Die Walküre

Urtarrila 2027
23, 26, 31
Otsaila 2027
01
Opera
G. Donizetti

Roberto Devereux

Otsaila 2027
20, 23, 26
Martxoa 2027
01
Opera
G. Puccini

Manon Lescaut

Maiatza 2027
22, 25, 28, 31
ABAO-OLBE
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.