Ilustración cubista de soldado para La forza del destino de Verdi en ABAO Bilbao Opera
OPERA / Giuseppe Verdi

La forza del destino

ABAO Bilbao Operak Giuseppe Verdiren La forza del destino operarekin abiatuko du denboraldia, urrian. Espainiar kutsuko drama erromantikoan, lirismo hunkigarri eta dotorezia handiko eszenak pasarte barregarri eta satirikoekin tartekatzen dira, eta Verdiren grina sortzaileak istorio konplexua maisulan bihurtzen du.

Lau ekitaldiko opera hau errepertorio verdiarreko bitxienetakoa da, eta Leonoraren, Calatravako markesaren alabaren, eta Álvaro jaunaren, inken errege-familiako ondorengoaren, zorigaiztoko maitasun-istorioa du hizpide. Abeslari-taldean, Carmen Solís sopranoa nagusi, eta harekin batera Angelo Villari eta Ketevan Kemmozlde, ABAOn debuta egingo dutenak, eta Juan Jesús Rodríguez baritono verdiar erreferentea.

Musikari dagokionez, Lorenzo Passerini maisua Euskadiko Orkestraren buru itzuli, eta obertura ospetsuarekin hasten den partitura luze eta ederra zuzenduko du.
Agertokian, ABAOren Bilbao Operaren ekoizpena, Ignacio Garcíak sortua, istorioa Espainiako Gerra Zibilean kokatzen duena eta eszenografia dinamiko, teatral eta oso adierazkorra dakarrena. Jantziak, Ignacio Garcíak eta Cesidio Niñok material birziklatuekin eginak, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren aldeko estrategian oinarrituta daude.

Generoa

Melodrama lau ekitalditan

Konpositorea

Giuseppe Verdi (1813-1901)

Libreto

Francesco Maria Piave, Antonio Ghislanzonik berrikusia, Rivasko duke Angel de Saavedraren Don Álvaro o La fuerza del sino draman oinarritua, Friedrich Schillerren Wallensteins Lager obrako eszena batekin

Estreinaldia

San Petersburgoko Antzoki Inperial Handian, 1862ko azaroaren 10ean

Estreinaldia ABAOn

Coliseo Albia antzokian, 1955ekol irailaren 1ean

Ekoizpena

ABAO Bilbao Opera

Talde artistikoa

Musika-zuzendaritza
Eszena-zuzendaritza
Eszenografia
Argiztapena
Jantziak
Koruaren zuzendaritza

Abeslariak

Donna Leonora
Don Alvaro
Don Carlo di Vargas
Preziosilla
Il Marchese di Calatrava/Padre Guardiano
Marchese di Calatrava y Padre Guardiano (31 de octubre)
Fra Melitone
Un Alcalde
Maestro Trabuco
Un chirurgo

* Debuta en ABAO

*ABAO Bilbao Operan debutatuko du

I. ekitaldia

Sevilla. Calatravako markesaren jauregiko areto bat. 

Aitak, Calatravako markes zaharrak, gaueko bedeinkazioa eman ondoren, Leonora andrea bere maitearekin, Álvaro jaunarekin, ihes egiteko prestatzen hasi da; izan ere, Peruko errege-leinu baten ondorengoa izanik, kolonizatzaile espainiarrak hura harrapatu nahian dabiltza. Leonorak sentimendu kontrajarriak dituenez, Álvarorenganako maitasuna, batetik, eta aitaren borondatea bete beharra, bestetik, markesak jatorri ezezaguneko gizonarekin ezkontzea debekatu baitio, ihesaldia atzeratu nahi duela esango dio Álvarori.

Halere, zalantza-une horren ondoren, bere maiteari jarraitzeko prest agertuko da. Markesa gelan sartu, eta alabaren ustezko seduktoreari oldartuko zaio. Álvaro jaunak, errugabea dela frogatzeko, pistola lurrera botata borrokatzeari uko egingo dio. Baina hara non arma erortzean nahi gabe tiro egin eta aristokrata agurea hilko duen. Markesa alaba madarikatuz hilko da.  

 

II. ekitaldia

Hornachuelos herria eta inguruak. Taberna bateko sukalde handia.

Carlos de Vargas jaunak, Calatravako markesaren semeak, aitaren heriotza mendekatuko duela zin egin du. Aspalditik dabil Leonora arrebaren eta haren konplizearen arrastoari jarraitzen, elkarrekin ihes egin dutela uste duelako. Baina, benetan, gau tragiko hartatik maitaleek ez dute berriz elkar ikusi. Taberna berera gizonez jantzita iristen denean, Leonorak neba ezagutuko du, Pereda ikaslearen itxura badu ere. Dena den, inor bere nortasunaz ohartu gabe urruntzea lortuko du. Bitartean, Preciosilla ijitoa bizimodu militarrak dakartzan pozak goraipatzen ari da.

Zelaigune txiki bat mendi malkartsu baten hegalean. Aingeruen Andre Mariaren elizaren aurrealde parean.

Nebaren sumina saihesteko eta aitaren heriotzak eragindako erruduntasun-sentimendua ordaintzeko itxaropenez, Leonorak komentu batera joko du babes eske. Aita Zaindariari bere istorioa kontatu eta inguruko ermita batera erretiratzeko baimena eskatuko dio, hil arte geratzen zaizkion urteak bakardadean igaro ahal izateko. Aita Zaindariak, hartu duen erabaki larriaren gainean hausnartzera bultzatu ondoren, baimena emango dio. Fraideei ezezagun penitentearen inguruko sekretuari eusteko betebeharra ezarri, eta Ama Birjinari babesa erregutuko dio. 

 

III. ekitaldia

Italian, Velletritik gertu. Basoa gau betean. 

Gudu-zelaian, Espainiako eta Italiako soldaduak Austriakoen aurka borrokatzen ari dira. Álvaro jauna Espainiako armadari batu zaio, Federico Herreros izen faltsuarekin, eta heroi-ospea bereganatu du. Bere zorigaitzak izaten ditu gogoan eta, liskar batean, bizia salbatuko dio Felice de Bornos ofizialari, zeina benetan Carlos jauna den, Leonoraren neba. Elkar ezagutu gabe, bi soldaduek betiereko adiskidetasuna hitzemango diote elkarri.

Italian, Espainiako armadako goi-mailako ofizial baten etxeko egongela.

Álvaro jauna larriki zauritu dute borrokan. Hilzorian, maleta bat emango dio adiskideari, barruan gutun-azal zigilatu bat duena, eta bera zendutakoan erre egingo duela hitzemanaraziko dio. Carlos jaunak, ordea, Álvaroren benetako nortasunari buruzko susmoak dituenez, maleta ireki eta, gutun-azala hautsi gabe, Leonoraren erretratua aurkituko du. Orain, badauka lagun zauritua bere arrebaren seduktorea eta bere aitaren hiltzailea dela frogatzeko modua. Álvaro jauna dagoeneko arriskuz kanpo dagoela iragartzen dutenean, Carlos jauna mendekua prestatzen hasiko da bere buruan, pozarren. 

Velletritik gertuko kanpamentu militar bat.

Carlos jaunak, Álvaro jaunari nor den badakiela esan ostean, bere benetako nortasuna jakinarazi eta dueluan borrokatzeko erronka egingo dio. Álvaro jauna alferrik saiatuko da etsaiaren suminari iskin egiten: Leonora bizirik dagoela eta haren nebak hil egin nahi duela jakin bezain laster, harekin borrokatzea onartuko du. Alabaina, patruila batek duelua etengo du. Orduan, Álvarok zin egingo du bizitza osoa komentu batean emango duela aurrerantzean. Kantu eta dantza artean, kanpamentu militarra alaitsu esnatuko da: anaia Melitónen predikuaz batera, “Rataplán” entzuten da urrunean, Preciosillak abestua.

 

IV. ekitaldia

Hornachuelos inguruan. Aingeruen Andre Mariaren komentu barruan.

Bost urte joan dira Álvaro jauna Aingeruen Andre Mariaren komentura erretiratu zenetik. Halere, ez daki hurbil dagoen ermitan Leonora bizi dela, bakardadean eta pekamenean. Eskale-mordoari eguneroko ogia banatu ostean, anaia Melitónek atzerritar bat etorri dela esan dio. Carlos jauna da, etsaia topatzea lortu baitu. Álvaro zirikatu, iraindu eta, azkenean, borroka egitera behartuko du. 

Haitz helezinez inguratutako haran bat, erreka batek zeharkatua. 

Carlos jauna zauritu eta hilzorian utzita, Álvarok ermitauarengana jo du aurkaria salbatzeko laguntza eske. Leonorak bere Álvaro jaun maitea ezagutuko du. Gero, ziztu bizian abiatuko da nebari laguntzera, hil ez dadin, baina hark arreba zauritu eta hiltzear utziko du, bera bezala. Aita Zaindariak kontsolatuta, Leonora Jainkoaren barkamena denentzat eskatuz hilko da.

Audioa

Acto II La vergine degli Angeli C Taigi L Orlov B de Simone COB

01/10/2025

Acto III Morir Tremenda cosa Urna fatale V Stoyanov

01/10/2025

Acto III Voi che si larghe cure Roberto Aronica Vladimir Stoyanov

01/10/2025

Acto IV La minaccie i fieri accenti R Aronica V Stoyanov

01/10/2025

Acto IV Non imprecare umiliati Chiara Taigi Roberto Aronica Levgen Orlov

01/10/2025

Kokapena

Musika Jauregia Euskalduna Bilbo

Iraupena

2h 25m
ABAO-OLBE
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.