Joyce El-Khoury
Joyce El-Khoury soprano libanoar-kanadarra “soprano verdiar hutsa” da, The London Times-en arabera, “estilo belcantista bikaina” duena. Bere azkenaldiko konpromisoen artean, honako hauen debut goraipatuak nabarmen daitezke: Norma Atenasko Akropolian, Médée Parisko Opéra Comiquen, Manon Lescaut Municheko Bayerische Staatsoperren, Hélène Les vêpres siciliennes-en Royal Opera House Covent Gardenen eta Carmen Oper im Steinbruchen. Besteak beste, Sir Mark Elder, Carlo Rizzi eta Riccardo Muti zuzendariekin lan egin ohi du, baita Lorin Maazel zenarekin ere bere garaian, eta Madrilgo Errege Antzokia, Glyndebourne Festival, Dutch National Opera, Monte-Carloko Opera, Canadian Opera Company eta Dallas Operan abestu du, besteak beste. Arlo sinfonikoan, honako orkestra hauekin aritu da: London Symphony Orchestra, Chicago Symphony Orchestra, Houston Symphony, Orchestre de Paris, Barcelona Symphony Orchestra, Münchner Philharmoniker eta NDR Elbphilharmonie Orchestra. Bere kontzertu-errepertorioak Straussen Vier letzte Lieder, Beethovenen Missa Solemnis, Verdiren Requiem eta Rossiniren Stabat Mater biltzen ditu. Opera Rara diskoetxerako Donizettiren L’Ange de Nisida, Les Martyrs eta Belisario grabatu ditu, baita bere Écho diskoa ere, Juno sarietarako izendatua. 2022an, Dallas Operak Maria Callas Debut Artist of the Year saria eman zion.