Ion Aníbal *
Ion Aníbal Lópezek 1990etik garatzen du bere jarduera profesionala ikuskizunaren munduan. Argiztapen-teknikari hasi zuen bere ibilbidea, eta, ondoren, zuzendaritza eta koordinazio teknikoko lanak antzerkirako, dantzarako, operarako eta zarzuelarako argiztapen-diseinuaz konbinatu zituen. Bere ibilbidean, zuzendari entzutetsuekin egin du lan, besteak beste Robert Wilson, Gerardo Vera, Ernesto Caballero, Daniel Veronese, Claudio Tolcachir, David Serrano, Adolfo Marsillach, María Ruiz, José Luis Moreno, Kepa Junkera, Fernando Soto eta Noelia Tejerinarekin. Bere lanen artean nabarmentzekoak dira Madre Coraje, diseinua Juan Gómez-Cornejorekin batera sortuta, 2010ean Argiztapeneko ADE saria eman ziona, eta El laberinto mágico, Vida de Galileo, Jardiel, un escritor de ida y vuelta, Bajo terapia, Cartas de amor, Tierra de fuego, La rosa del azafrán, La tabernera del puerto, Onán eta Manolita Chen. Alor lirikoan, Oviedoko Operaren eta Tenerifeko Auditoriumaren Lohengrin obrako argiztapenaz arduratu da, Guillermo Amayaren eszena-zuzendaritzapean.