Javier Campo
Baritono
Bilbon jaioa, Bilboko Udal Musika Eskolan eta Bilboko Kontserbatorioan jaso zuen musika-prestakuntza, eta kantu-ikasketak Barakaldoko Kontserbatorioan osatu zituen, Itziar de Undaren gidaritzapean. Errezitaletan eta opera, zarzuela eta oratorioetako hainbat ekoizpen lirikoetan parte hartu du.
1995/1996 denboralditik Bilboko Opera Koruko kidea da, eta ABAO Bilbao Operaren hainbat ekoizpenetan rol desberdinak interpretatu ditu, besteak beste, Madama Butterfly, Don Pasquale, Pagliacci eta La bohème operetan.